Lupo II.a

Lupo II.a
Duke of Gascony (en) Itzuli

769 - 778
Hunold II of Aquitaine (en) Itzuli - Antso I.a Lope Gaskoiniakoa
Bizitza
Jaiotza718 (egutegi gregorianoa)
HeriotzaGaskoinia, 778 (egutegi gregorianoa) (59/60 urte)
Familia
AitaHatton Akitaniakoa
Ezkontidea(k)Numabela Kantabriakoa  (740 -
Seme-alabak
ikusi
LeinuaBaskoniako Etxea
Jarduerak
Jarduerakaristokrata

Lupo II.a (718 – Gaskoinia; 778), Lope II.a Gaskoiniakoa ere deitua, Baskoniako dukea izan zen 768-778 urteen bitartean.[1]

Bizitza

Karlomagnoren erregealdian bizitzea suertatu zitzaion. Izan ere, Pepin Laburrak Frankoen Erresuma semeen artean banatu zuen, eta Karlomagnori atlantiar kostaldeko erresuma eta dukerri guztiak eman zizkion, Baskoniako Dukerria barne[2]. 768an bitan banatu zen, Karlomagnoren aginduz, Akitaniako eta Baskoniako Dukerria, lurralde haietako benetako errege ez zen arren. Lupo II.a izan zen Baskoniako duke eta Hunaldo I.a Akitaniako duke. Hunaldo Karlomagnoren aurka matxinatu zen baina, huts egin ondoren, Baskonian babestu behar izan zuen[3].

Karlomagnok ez zuen onartu Hunaldo Baskonian babes zedin. Fronsac-eko gaztelua eraikiarazi eta, bere gudaroste boteretsuaren buru, Garona ibaia zeharkatu zuen. Ondoren, mandatariak bidali zizkion Lupo II.ari, iheslaria haren esku utz zezan eskatuz. Hori egin ezean, Baskonian bertaratuko zela mehatxu egin zion. Lupo II.ak, egoera galdutzat joz eta zuhurtziaz jokatuz, Hunaldo eta honen emaztea Karlomagnoren esku utzi zituen. Horrezaz gainera, frankoen menpeko jarri zituen, bai bere burua, bai bere herrialdea. Era horretan, Karlomagno Baskoniaren jabe bilakatu zen, bere jabegoak, Pirinioak barne, Ebro ibairaino hedatuz (...usque ad Hiberum amnen...)[2].

Dirudienez, Pirinioz hegoaldeko baskoiek ez zuten ontzat jo frankoen aitzinean amore eman izana. Karlomagno, berriz, deliberaturik zegoen erresumaren muga Ebroraino eramatera, eta bazter haietako buruzagi musulmanekin akordioak egin ere, egin zituen[2]. 778ko udaberrian, haren gudarostea, bi ostetan banatua, Pirinioen bi muturretatik barrena sartu zen Iberiar penintsulan. Bata, Septimaniatik barrena, Bartzelona, Lleida eta Huesca Karlomagnoren izenean beretu ondoren, Zaragozaraino iritsi zen. Bestea, Karlomagnoren gidaritzapean, Iruñetik iragan eta Zaragozaraino iritsi zen batere eragozpenik gabe. Itzuleran, Pirinioetako nonbaiteko mugan, in ipso Pirinei iugo (zein tokitan argi ez badago ere, jakitun gehienen eta elezaharraren arabera, Orreagan izan bide zen), baskoiek sekulako triskantza eragin zuten Karlomagnoren gudarostearen atzeko soldaduen artean[4]. Asko espekulatu da segada horren antolatzaileez, ahalmen militar handia izatea ezinbestekoa baitzen. Zenbait ikerlariren arabera, Lupo II.a tartean zegokeen, Alaonen gezurrezko gutunetan aipatzen den bezala. Arrazoiak soberan zituen, Baskoniaren men egitea gauzatu berria baitzen. Karlomagnok Lupo II.a atzeman eta modu lotsagarrian urkarazi zuela ere aipatu izan ohi da[2].

⛭
Zuhaitz genealogikoa
Munia Arabakoa Alfontso II.a Asturiaskoa
Adalriko Gaskoiniakoa
Gartzea I.a Xemen Gaskoiniakoa
Xemen I.a Gaskoiniakoa
Xemen II.a Gaskoiniakoa
Fortune Enekoitz
Oneka Iruñekoa[d] Eneko Arista
Oto I.a Handia Hatton Akitaniakoa Lope II.a Gaskoiniakoa
Gartzia Gaskoiniakoa Musa ibn Musa
Dhuoda
Antso II.a Antso
Antso I.a Lope Gaskoiniakoa
Sancha of Gascony
Aznar Antso
Zentulo Gaskoiniakoa Lope III.a Zentulo Gaskoiniakoa

Erreferentziak

  1. Lupo II.a, nabarralde.com
  2. a b c d Lupo II. in: Auñamendi Eusko Entziklopedia. euskomedia.org (Noiz kontsultatua: 2016-06-02).
  3. Lupo II.a, Lur Hiztegi Entziklopedikoa, euskara.euskadi.eus
  4. Orreagako gudua, Lur Hiztegi Entziklopedikoa, euskara.euskadi.eus

Bibliografia

  • Estornés Lasa, B. Historia de Euskalerria. Epoca Vascona 476-824. Enciclopedia General Ilustrada del País Vasco.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q983624
  • Wd Datuak: Q983624


Baskoniako dukeak

Baskoniako dukeak (Frankoen basailuak)

GenialAeghyna

Baskonia eta Akitaniako dukeak

FelixLupo I.a • Eudon HandiaHunald I.a • Waifer edo GaifierHunald II.a

Baskoniako duke burujabeak

Lupo II.a • Antso I.aXemen I.aGartzia I.a • Lope III.a Zentulo Wasco

Baskoniako duke eta Bordeleko kondeak (Frankoen basailuak)

Xemen II.aGilen I.a

Baskoniako kondeak

Aznar AntsoAntso II.a

Azken Baskoniako duke burujabeak

Antso II.aArnaut

Gaskoiniako duke burujabeak

Antso III.aGartzia II.aAntso IV.aAntso V.aGilen II.aBernat I.aAntso VI.aBerengarioEudonBernat II.aGuy Geoffrey



1058an Akitaniako Dukerriari lotu zitzaion.**