Lurzaindia

Lurzaindia
Datuak
Motaelkartea eta erakundea
Jarduera sektoreanekazaritza
Agintea
Egoitza nagusi
  • Izura-Azme
Legezko formafundazio
Historia
Sorrera2013
webgune ofiziala

Lurzaindia lurra laborantzako tresnatzat babesten eta espekulazioaren aurka diharduen Ipar Euskal Herriko talde bat da.

Helburuak

Lur eremuen prezioak zuzenak direla ziurtatzeko Safer egiturari (lurren prezioak finkatzeko Frantziako egitura) deitzen dio eta behar denean lurrak erosten ditu, bertako laborariei alokairuan uzteko[1].

Historia

2013an sortu zen, eta GFAMren segida hartu zuen. Geroztik, bederatzi aldiz Safer erakunde publikoarengana joan izan da, bere esku duen lurren prezioa zuzena izan dadin ziurtatzen duelako.

2016ko uztailean 374 hektarea zeuzkan bereganatuta, eta 29 laborarik egiten zuten lan Lurzaindiari esker, Ipar Euskal Herriko hogei etxaldetan[2].

Erreferentziak

  1. «Lurzaindia, lurra laborantzako tresna izan dadin», Berria, 2015-01-06
  2. «LURRA EZ DADIN SALEROSGAI IZAN», Berria, 2016-07-03

Kanpo estekak

  • Lurzaindiaren webgunea
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q20492350
  • Wd Datuak: Q20492350