Mani

Mani

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaKtesifon, 216ko apirilaren 14a
HerrialdeaPartia
 Sasandar Inperioa
HeriotzaGundeshapur (en) Itzuli, 274ko martxoaren 2a[1] (57 urte)
Heriotza modua: larrutzea
Jarduerak
Jarduerakteologoa, idazlea, profeta, erlijio burua, filosofoa eta poeta
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioamanikeismoa

Mani edo Manes (persieraz: مانی‎Māni, kurdueraz: Manî, antzinako grezieraz: Μάνης, latinez: Manes; baita ere antzinako grezieraz: Μανιχαίος, latinez: Manichaeus, asiriera klasikoz: ܡܐܢܝ ܚܝܐ‎Mānī ḥayyā "Living Mani";216-274) buruzagi erlijiotsu persa bat izan zen, manikeismoaren fundatzailea. Manikeismoa antzinako erlijio gnostikoa da, eta egun desagertua dagoen arren hedadura handia izan zuen bere garaian. Bere idatziak galdurik daude, baina honen irakaspenaren zati batzuk Egiptoko Koptoen zenbait idazkitan gorde dira, eta baita beranduagoko manikeismoko zenbait testutan ere, Txinan garatua berau (Turfango eskualdean bereziki).

Mani-k Syzygos edo "bikia" zeritzon izpiritu bategatik jaso zuen errebelazioa, eta 25 urte inguru zituela doktrina berria zabaltzera ekin zuen. Doctrina honen oinarria, salbamena hezkuntzaren bidez lor zitekeela zen, norbere buruaren ukapena, barazkizaletasuna, baraualdi eta kastitate bidez. Gerora, bere burua "Azken Profeta" bezala agertu zuen (Jainkoak bidaliriko profeta multzoko azkena, zeinaren barnean Set, Noe, Abraham, Sem, Nikotheos, Henoc, Zoroastro, Hermes, Platon, Buda eta Jesus zeudelarik). Bere fedea Persian, Palestinan, Sirian eta Egipton zabaldua izan zen bizi zen hartean.

Bahram I.a emperadorearen aginduz hil zen gartzelan, exekuzio metodoa argi ez badago ere.

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) electricpulp.com. SASANIAN DYNASTY – Encyclopaedia Iranica. (Noiz kontsultatua: 2017-03-01).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q203922
  • Commonscat Multimedia: Mani (prophet) / Q203922

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 56618185
  • ISNI: 0000000121438931
  • BNF: 119477129 (data)
  • CANTIC: a10536243
  • GND: 118577069
  • LCCN: n79065286
  • NKC: uk2005277078
  • NLA: 35930548
  • SUDOC: 027435067
  • BIBSYS: 90064957
  • UB: a1254746
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 04029/eu_m_0740/m0740
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q203922
  • Commonscat Multimedia: Mani (prophet) / Q203922
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mani Aldatu lotura Wikidatan