Maria Teresa Borboikoa

Maria Teresa Borboikoa

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaMadril, 1882ko azaroaren 12a
Herrialdea Espainia
BizilekuaPalace of the Cuesta de la Vega (en) Itzuli
Madrilgo Errege Jauregia
HeriotzaPalace of the Cuesta de la Vega (en) Itzuli, 1912ko irailaren 23a (29 urte)
Hobiratze lekuaPanteón de Infantes
Familia
AitaAlfontso XII.a Borboikoa
AmaMaria Kristina Austriakoa
Ezkontidea(k)Prince Ferdinand of Bavaria (en) Itzuli  (1906ko urtarrilaren 12a -
Seme-alabak
ikusi
  • Luis Alfonso de Baviera (en) Itzuli
    José Eugenio de Baviera y Borbón
    Infanta Maria de las Mercedes of Spain (en) Itzuli
    Infanta Maria del Pilar of Spain (en) Itzuli
Anai-arrebak
ikusi
  • Alfontso XIII.a Borboikoa
    María de las Mercedes, Princess of Asturias (en) Itzuli
LeinuaBorboi leinua
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaristokrata
Jasotako sariak
ikusi
  • Order of Theresa Order of Theresa
    Order of Saint Elisabeth Order of Saint Elisabeth
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Find a Grave: 8970667 Edit the value on Wikidata

Maria Teresa Borboikoa edo Maria Teresa Alfontsa Maria Teresa Isabel Eugenia Patrozinio Diega (Madril, 1882ko azaroaren 12an - Madril, 1912ko irailaren 23a) Espainiako infanta izan zen eta, ezkontzagatik, Bavariako printzesa.

Biografia

Maria Teresa Borboikoa eta Fernando Bavariakoa, Luis Alfontso semearekin

Maria Teresa Borboikoa edo Maria Teresa Alfontsa Maria Teresa Isabel Eugenia Patrozinio Diega Madrilgo errege jauregian jaio zen 1882ko azaroaren 12an. Aita Alfontso XII.a eta ama, berriz, Maria Kristina Habsburgo-Lorenakoa izan zituen, bikotearen bigarren alaba izan zelarik. Alfontso XIII.a erregearen arreba izan zen.

Aita Alfontso XII.a 1885eko azaroaren 25ean hil zen 28 urte besterik ez zituenean eta emaztea haurdun zegoen une horretan. Jaioko zena mutila ala neska izango zen jakin gabe, ez zuten alaba zaharrena zen Maria Mercedes Asturiasko printzesa egin eta, 1886ko maiatzaren 17an, mutila zela ikustean, Alfontso XIII.a egin zuten errege jaio bezain pronto. Maria Teresa, berriz, errege-erreginaren bigarren alaba ez zen erregina izateko hezia izan eta infanta izan zen bizitza osoan[1].

1906ko urtarrilaren 12an Madrilgo Errege Jauregian ezkondu zen bere lehengusu zen Fernando Bavariako printzearekin; senargaia Elisabet II.a Espainiakoaren biloba eta Luis Fernando Bavariakoa eta Maria de la Paz Borboikoaren semea zen. Fernandok eta Maria Teresak lau seme-alaba eduki zituzten:

  • Luis Alfontso Bavariakoa eta Borboia (1906-1983), Espainiako infantea.
  • Jose Eugenio Bavariakoa eta Borboia (1909-1966), Espainiako infantea; Odielko Kondesarekin ezkondu zen eta lau ume eduki zituen.
  • Maria de las Mercedes Bavariakoa eta Borboia (1911-1953), Espainiako infanta, Georgiako printzearekin ezkondu zen eta bi ume eduki zituen.
  • Maria del Pilar Bavariakoa eta Borboia (1912-1928).

Heriotza

1912ko irailaren 23an Madrilgo Kale Nagusiko 99-101 zen bere erresidentzian azken umealdiaz errekuperatzen ari zenean -irailaren 15ean jaio zen Pilar infanta-, enbolia batek hil zuen Maria Teresa 30 urte besterik ez zituenean.

El Escorialko Infanteen Panteoian lurperatu zuten hilabete bereko 25ean. Anaia zuen Alfontso XIII.aren aginduz, hileta haietan, Asturiasko printzesari zegozkion ohoreak jaso zituen.

Arbasoak

Aitona
Frantzisko Asiskoa eta Borboikoa
Amona
Elisabet II.a Espainiakoa
Aitona
Karlos Fernando artxidukea
Amona
Isabel Frantziska Austriakoa artxidukea
Aita
Alfontso XII.a Espainiakoa
Ama
Maria Kristina Habsburgo-Lorenakoa
Maria Teresa Borboikoa


Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz)http://www.elmundo.es/loc/2015/12/25/567acbd3e2704e50548b45c8.html
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maria Teresa Borboikoa Aldatu lotura Wikidatan
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q255389
  • Commonscat Multimedia: Infanta Maria Teresa of Spain / Q255389

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 81545833
  • ISNI: 0000000058265416
  • BNE: XX1522111
  • GND: 137341970
  • LCCN: n2016023576
  • PARES: 109087
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • DBE: url
  • Wd Datuak: Q255389
  • Commonscat Multimedia: Infanta Maria Teresa of Spain / Q255389