Metameria

Metameria edo metamerismoa animalia batzuen gorputz-antolaketa mota da, simetrikoa den eta egitura bertsuko segmentuz osatua duen gorputzaren izaera.

Artropodoek, anelidoek eta ornodunek dute antolaketa hau.

Mesodermotik segmentuak edo metameroak sortzen dira, eta segmentu bakoitzean organo jakin batzuk agertzen dira: hezurdura, giharrak, nerbioak, odolaren zirkulazio-sistema, ugal- eta iraitz-aparatuak, etab.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12553837
  • Wd Datuak: Q12553837