Metamorfosi bakun

Pyrrhocoris apterus (Hemiptera), ninfak eta helduak.

Metamorfosi bakuna edo ez-osoa[1], heterometabolismoa edo hemimetabolismoa ere deitua, zenbait intsekturen garapen postenbrionarioa da, zeinetan hiru fase hauek bereizten diren: arrautza, ninfa eta imagoa.

Garapen postenbrionarioa mailaz mailakoa izaten da eta ez da pupa-aldirik. Askotan ninfek helduen antza dute, baina ugal aparatua ez da garaturik izaten.

Metamorfosi mota hau burutzen duten intsektuak Exopterygota superordenaren barnean biltzen dira:

  • Thysanoptera
  • Hemiptera
  • Ortoptera
  • Mantodea
  • Blattodea
  • Dermaptera
  • Odonata
  • Phasmatodea
  • Mantophasmatodea
  • Ephemeroptera
  • Phthiraptera
  • Psocoptera
  • Isoptera
  • Zoraptera
  • Plecoptera
  • Grylloblattodea

Ikus gainera

Erreferentziak

  1. Metamorfosi bakun Euskalterm. Euskara.euskadi.net

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1800474
  • Wd Datuak: Q1800474