Migel Etxebeste

Migel Etxebeste
Bizitza
JaiotzaLesaka, 1893ko azaroaren 27a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaIruñea, 1962ko urtarrilaren 26a (68 urte)
Hezkuntza
HeziketaClinical Services Pavilion (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakorganista

Migel Echeveste Arrieta (gaztelaniaz: Miguel Echeveste) (Lesaka, 1893ko azaroaren 27a – Iruñea, 1962ko urtarrilaren 26a) organista eta musikagile nafarra izan zen.

Biografia

Musikaren inguruko lehen ikasketak Lesakan egin zituen, herriko organistarekin. Horrela bere bozkarioa ezagutu zuen. 19 urte zituelarik Irunen Ramon Garmendiarekin piano ikasi zuen eta lehenengo kontzertuak ematen hasi zen. Ondoren, Nafarroako Foru Aldundiaren laguntza bati esker, 1915ean, Madrilgo Goi Mailako Errege-Musika Kontserbatorioan harmonia eta piano ikasi zuen. Madrilen Bernardo de Gabiola musika-katedratikoa ezagutu zuen eta honek organoaren erabileran lagundu zion.

Erakunde desberdinek kontratatu zuren, hasteko Madrilgo Kontserbatorioan, Almudenako Kriptan eta San Frantzisko Handiaren Errege Basilikan. Poliki-poliki lehen mailako musikaria bihurtu zen. 1919an Parisera joan zen eta han Charles-Marie Widor organistaren aurrean jotzeko aukera izan zuen. Haren kontzertuak prentsaren onespena ezagutu zuten. Parisetik beste herrialdetara joan zen, kontzertuak Beljikan, Holandan eta Espainian emanez.

Berriro ere Iruñean, hiriko Udal Musika-eskolaren irakaslea izan zen, gero zuzendari, 1940tik 1957 arte. Urte horietan ere Iruñeako Santa Zezilia Orkestra bultzatu zuen. Iruñean hil zen, 1962an.[1]

Obra

Liburuak

  • Miscelánea de Pedagogía musical.

Musika obrak

Erlijiozko konposizio ezberdinen autorea da, hauen artean era gregorianoan oinarritutako bere Magnificat para organo nabarmentzen da. Obra honetan sorrera musikalaren mundura noizbehinka sartzen diren zenbait kontzertista bereizten dituen estilo birtuosoa ikusten da.[2]

Beste obra asko galdu egin dira.

Erreferentziak

  1. http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/echeveste-arrieta-miguel/ar-36919/
  2. https://klasikart.com/etiqueta-producto/echeveste/

Bibliografia

  • Custodia Plantón: Músicos navarros. Iruñea: Mintzoa, S.L., 2005.
  • Toro Sola, Raúl de: "Miguel Echeveste Arrieta y la Escuela de Organistas de Navarra (1927-1957)", Vianako Printzea, 74 urtea, 257 zk., 2013, 51-70 or. [1]

Kanpo estekak

  • Magnificat para órgano Luis Tabernaren bertsioan.
  • (Gaztelaniaz):Migel Etxebeste Auñamendi Entziklopedian.
  • (Gaztelaniaz):Raúl del Tororen ikekerkata.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q105046885
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 310681089
  • BNE: XX1637754
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Auñamendi: 36919
  • GEN: 8418
  • Wd Datuak: Q105046885