Muxikako geltokia

43°17′13″N 2°41′22″W / 43.286832°N 2.689545°W / 43.286832; -2.689545
Muxika
Geralekuaren barruko ikuspegia
Map
Lineak
« Zugastieta-Muxika    Lurgorri-Gernika »
Kokapena
HelbideaKurtzero auzoa, 32; 48392
UdalerriaMuxika,  Bizkaia
Geltokiaren datuak
Gunea4. gunea
Irekiera1888ko abuztuaren 4a
IrisgarriaGeltoki erabilgarria 
AldageltokiaTrena Autobusa 
Nasak2
Trenbideak2
JabeaEuskal Trenbide Sarea
EragileaEusko Trenbideak
Garraio zerbitzuak
EuskoTren  Bilbo Bermeo
BizkaibusA3513 Bilbo - Galdakao Ospitalea - Gernika - Ea - Lekeitio
A3514 Bilbo - Zornotza - Gernika
A3515 Bilbo - Zornotza - Gernika - Bermeo
A3523 Bilbo - Galdakao Ospitalea - Gernika - Aulestia - Lekeitio
A3525 Gernika - Zornotza - EHU

Muxika Euskotrenen E4 lineari dagokion lurgaineko tren geltokia da, izen bereko udalerrian kokatuta dagoena,  BI-635  errepidearen alboan, hain zuzen. Zornotza-Gernika trenbidea inauguratzearekin batera 1888ko abuztuaren 4an ireki zen,[1] eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 4. tarifa-gunearen barruan dago.

Geltokia Zugastieta-Muxika geltokiaren parekoa da, bai eraikina zein gainontzeko instalazioak ere era beretsuan diseinatu baitziren. Eraikina, jatorrizkoa, Pablo Altzola eta Luis Landetxok diseinatutakoa da eta Eusko Trenbideak sozietatearen zaharrenetariko bat da. Hiru solairu ditu eta estilo neoklasikoan eraiki zen, harlangaitz-horma eta harlanduzko zokalo eta ertzekin. Behe-solairuan bidaiarientzako zerbitzuak zeuden (itxaron-gela, txarteldegia eta geltoki-buruarentzako bulegoa), eta goiko solairuak etxebizitza ziren.[2] Gaur egun eraikinak ez du erabilerarik.

Kokapena

Trenbide kokapenari erreparatuz, geltokia zabalera metrikoa duen Zornotza-Bermeo trenbidearen parte da, 11,206. puntu kilometrikoan kokatuta.[3]

Sarbideak

Geltokiak sarbide bakarra du, arrapala bidezkoa. Nasen aldaketa pasonibela gurutzatuz egiten da.

  • Arrapala bidezko sarbidea Autobusa Sarbide erabilgarria  Kurtzero auzoa, 32

Irisgarritasuna

Geltokira sarbidea Kurtzero auzoa, 32 Sarbide erabilgarria 
Nasara sarbidea 1. trenbidea Sarbide erabilgarria 
Trenera sarbidea 1. trenbidea Sarbide erabilgarria 

2018ko azaroaren 15ean Euskal Trenbide Sareak geltokia berritzeko lanak esleitu zituen, 230.000€ko aurrekontuaz eta 4 hilabeteko epeaz. Lan horien barruan irisgarritasuna guztiz bermatzeko eragiteak jasotzen dira, hala nola geltokira sarbide arrapala irisgarria eraikitzea, nasak Euskotrenen 900 serieko tren unitateei egokitzeko berritzea, argiztapena eta seinaleztapen argiztatua eta arotzeria instalatzea.[4]

Lotuneak

Geltokiaren kanpoaldean Bizkaibus zerbitzua hornitzen dituzten bi autobus geraleku daude. Hurrengo lineak geralekuetatik pasatzen dira:

Kurtzero (geltokia) | Geraleku kodea: 4636

Eragilea

Linea

Jatorria

Hurrengo geldialdiak

Norakoa

Bizkaibus A3513 BILBO
Termibus (22-29 nasak)
MUXIKA Arana (Seat) - GERNIKA Lurgorri (Iparragirre) - Geltokia - Errenteria - Lorategieta - KORTEZUBI Barrutia - Idokilis - Elejalde - GAUTEGIZ ARTEAGA Errekalde - Herriko Enparantza 28 - Zelaieta (Arteaga) - Muruetagane - Besetxeta - IBARRANGELU Arriederra - Apraiz - Elejalde 12 - Ibinaga - Ibinaga (Los Angeles) - ELANTXOBE Bidekalea (Elantxobe) - IBARRANGELU Ibinaga (Los Angeles) - Ibinaga - Arboliz - Goikoetxe - EA Beñaga (Tres Cruces) - Natxitua - Longa - Angelutxu - Donibane (Ea) - Urtubia - Zarakondegi - ISPASTER Garagarreta - Elejalde - Kortazar - Zatika (Tres Cruces) - Gardata LEKEITIO
Sabino Arana (Telefónica)
Bizkaibus A3514 BILBO
Abando (geltokia)
GERNIKA Lurgorri (Iparragirre) GERNIKA
Geltokia
Bizkaibus A3515 BILBO
Abando (geltokia)
MUXIKA Arana (Seat) - GERNIKA Lurgorri (Iparragirre) - Geltokia - Carlos Gangoiti - FORUA Landa-berde - Elejalde - Agarregane - MURUETA Goierria - Larrabe - BUSTURIA San Kristobal - San Bartolomé - Axpe - Landaberde (BBKren Udalekua) - Itxas Begi - SUKARRIETA Bide Zabala (Sukarrieta) - MUNDAKA Lorategi BERMEO
Lamera
Bizkaibus A3523 BILBO
Termibus (22-29 nasak)
MUXIKA Arana (Seat) - GERNIKA Lurgorri (Iparragirre) - Geltokia - Errenteria - Lorategieta - ARRATZU Uarka - Lexartza - Zubiate - Loiola - Eleizalde - MENDATA Ororoaga - Olabe - Ibartxu - MUNITIBAR Matxinena - Agarre - Berreño - Astorkigane - Susaeta - Munitibar - Urebei - Ingelesena - AULESTIA Goikolea - Astudi - Ibarrola - Zetokiz - Aulestia Plaza - Angiz - Mendikoetxe - Bengoetxe - GIZABURUAGA Okamika - Elexalde - Leguarri - Lariz-Oleta - Lariz - AMOROTO Arbitxa - Oleta - Ugaran LEKEITIO
Larrotegi
Bizkaibus A3525 LEIOA
EHU Errektoretza
MUXIKA Arana (Seat) - GERNIKA Lurgorri (Iparragirre) GERNIKA
Geltokia

Kurtzero (geltokia) | Geraleku kodea: 4637

Eragilea

Linea

Jatorria

Hurrengo geldialdiak

Norakoa

Bizkaibus A3513 LEKEITIO
Sabino Arana (Telefónica)
MUXIKA Astelarra - Ariatza - Oka - Zugastieta - ZORNOTZA Autzagane - Katia - Ategorri - San Juan - San Pedro (geralekua) - Particular de San Pedro - Tantorta - Boroa - Gumuzio - GALDAKAO Kortederra - Erdikoetxea (gasolindegia) - Erletxeta (Dani Jatetxea) - Askarri - Labeaga - Galdakaoko Ospitalea - Labeaga BILBO
Termibus (22-29. nasak)
Bizkaibus A3514 GERNIKA
Geltokia
ZORNOTZA Karmen 3 - BILBO Zabalburu (5. parrokia) BILBO
Abando (geltokia)
Bizkaibus A3515 BERMEO
Lamera
MUXIKA Astelarra - Ariatza - Oka - Zugastieta - ZORNOTZA Autzagane - Katia - Ategorri - San Juan - San Pedro (geralekua) - Particular de San Pedro - Tantorta - Arriagane Industrialdea - Boroa (ordainlekua) - BILBO Zabalburu (5. parrokia) BILBO
Abando (geltokia)
Bizkaibus A3523 LEKEITIO
Larrotegi
MUXIKA Astelarra - Ariatza - Oka - Zugastieta - ZORNOTZA Autzagane - Katia - Ategorri - San Juan - San Pedro (geralekua) - Particular de San Pedro - Tantorta - Boroa - Gumuzio - GALDAKAO Kortederra - Erdikoetxea (gasolindegia) - Erletxeta (Dani Jatetxea) - Askarri - Labeaga - Galdakaoko Ospitalea - Labeaga BILBO
Termibus (22-29. nasak)
Bizkaibus A3525 GERNIKA
Geltokia
MUXIKA Astelarra - Ariatza - Oka - Zugastieta - ZORNOTZA Autzagane - Katia - Ategorri - San Juan - San Pedro (geralekua) - Particular de San Pedro - Tantorta - Arriagane Idustrialdea - Boroa (ordainlekua) LEIOA
EHU Errektoretza

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Spanish Railway  » Blog Archive  » Ferrocarril de Amorebieta a Guernika y Pedernales (AGP) y Bermeo (*). (Noiz kontsultatua: 2017-10-26).
  2. OLAIZOLA ELORDI, JUANJO. «ZORNOTZA ETA BERMEO ARTEKO TRENA» Euskotren, 151 or. (Noiz kontsultatua: 2017-10-25).
  3. OLAIZOLA ELORDI, JUANJO. «ZORNOTZA ETA BERMEO ARTEKO TRENA» Euskotren, 151 or. (Noiz kontsultatua: 2017-10-25).
  4. Vasco, Eusko Jaurlaritza - Gobierno. (2018-10-05). «Muxikako andenen berriztapen eta argiteraia» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-22).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • Euskotrenen webgunea
  • Bizkaibusen webgunea
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12263966
  • Commonscat Multimedia: Muxika train station / Q12263966

  • Wd Datuak: Q12263966
  • Commonscat Multimedia: Muxika train station / Q12263966
  • i
  • e
  • a
  Urdaibai (Matiko - Bermeo)