Ohar medikoaOharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Nikturia[1] gauez egunez baino gernu gehiago (edo maizago) kanporatzea da, baina borondateak kontrolatuta betiere. Giltzurruneko gutxiegitasun-mota jakin batzuetan agertzen da.[2] Hainbat gaixotasunen zantzu klinikoa da, tartean bihotz-gutxiegitasuna, glomerulonefritis kronikoa edota hipertentsioa.