Numismatika

Numismatika txanpon, domina eta billeteak aztertzen dituen jakintza-arloa da. Numismatikak laguntza handia dakarkie beste jakintzei, aztergai dituen txanponen aleazioen nolakotasuna eta pisua, metala, zabalkundea, testuak eta irudiak aztertuz oso datu baliagarriak ematen dutelako geografiaz, historiaz, erlijioaz, ohiturez, arteaz, ekonomiaz eta salerosketez. XVI. mendetik aurrera, numismatikak zabalkunde eta aurreramendu handia izan zuen. Gaur egun, Nazioarteko Batzorde batek ikerketarako jarraibideak arautzen ditu, eta nazioarteko kongresuak antolatzen. Numismatikari buruzko argitalpen asko daude; Parisko Revue Numismatique da zaharrena. Numismatikak badu, ikerketaz gainera, salerosketa-alderdi bat, txanpon- eta domina-bildumagileei dagokiena.

Txanponak kanpoko ikuspegitik azter daiteke, elementu neurgarriak kontuan hartuz, hala nola materia, pisua eta neurriak. Bestalde, barruko elementuak ere aztertzen dira, hala nola, txanponaren irudiak eta inskripzioak. Lortutako datuek iraganeko moneta-emisioen tipologiak berreraikitzeko ez ezik, historia ekonomikoa eta boterearen sinbologia ezagutzeko ere balio dute. [1]

Etimologia

Numimatika terminoa latineko numisma-tik dator («txanpon») eta grezierako νόμισμα, «nomisma, «txanpon arrunta, ohitura») hitzetik.[2]

Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. Leal, Carolina Corporales. (2012). «María Teresa MUÑOZ SERRULLA (coord. y ed.), "La Moneda: Investigación numismática y fuentes archivísticas", Madrid, Ed. Asociación de Amigos del Archivo Histórico Nacional y Departamento de Ciencias y Técnicas Historiográficas y de Arqueología...» Documenta & Instrumenta (10): 168–172. ISSN 1697-3798. (Noiz kontsultatua: 2022-01-31).
  2. (Gaztelaniaz) «NUMISMÁTICA» Etimologías de Chile - Diccionario que explica el origen de las palabras (Noiz kontsultatua: 2022-01-31).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q631286
  • Commonscat Multimedia: Numismatics / Q631286

  • Identifikadoreak
  • BNE: XX524938
  • BNF: 13318627x (data)
  • GND: 4172175-5
  • LCCN: sh85093255
  • NKC: ph115473
  • NARA: 10643510
  • AAT: 300054419
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • GEA: 13419
  • Medikuntzako identifikadoreak
  • MeSH: D009717
  • Wd Datuak: Q631286
  • Commonscat Multimedia: Numismatics / Q631286