Orientalismo

Napoleon Esfingearen aurrean, Jean-Léon Gérôme margolan batean.
Emakume mairua bere neskamearekin, Félix-Jacques Moulinen argazkia.

Orientalismo kontzeptua oso zabala da eta adiera desberdinak izan ditzake. Orokorrean, historia eta ikerketak direla, hango kulturen elementu deigarrien errepresentazioa direla, ekialdeko munduarekiko eta kulturarekiko interesa adierazten du. Mendebaldeko espezialista, ikertzaile eta artista askok mundu horren exotismoaren ondorengo erakartasuna ezagutu eta zabaldu dute. Askotan, interes antropologikoaren dokumentuak edo gertaerak zirela eta, irudi erotikoak eta fantasiazko mundu bat zabaltzeko bidea izan zen ere, esaterako haremen mundua irudikatzeko garaian; interes horren aitzakian emakume biluzien irudiak zabaltzea "normala" zen.

Kontzeptuaren garapena

XVIII. mendean "orientalista" hitzak ekialdeko gaietaz adituak zireneei aplikatzen zitzaien; mende horretan literatura eta arte mugimendua bezala zabaldu zen. Mugimendu horretan bi faktorek eragin zuten: Otomandar inperioaren indargaltzea, batez ere Greziaren independentzia gerra ondoren, 1820 urtetako hamarkadan, eta europar kolonialismoa zabaltze prozesua.

XIX. mendean, bestetik, mendebaldeko artista asko ekialdeko gaietaz espezializatu ziren, sarritan herrialde horiek ezagutzeko bidaiak eginez gero. Erromantizismoak eta bere exotismoaren beharrak orientalismoari indarra eman zion. Mende horretan "orientalista" kontzeptuak espezialistak zein artistak definitzeko erabili zen. XIX. mendean ere bai, Frantzian, mespretxuzko zentzuan erabilia izan zen; Jules-Antoine Castagnary kritikoak erdeinuzko kontzeptua zabaldu zuen.[1] Hala ere, 1893an eta Jean-Léon Gérôme margolaria ohorezko lehendakari bezala, Société des Peintres Orientalistes elkartea sortu zen; beraz orientalismoak prestigioa bazuen.

Arlo desberdinetan

Orientalismoa arlo desberdinetan ezagutu da:

  • Ekialdeko ikerketak: ekialdeko zibilizazioen ikerketa, historia, hizkuntzak, literaturak... batez ere Ekialde Hurbilan eta Ekialde Ertainan zentratuta, Urrunekoan ez hainbeste.
  • Ekialdeko aspektu artistiko batzuen erabilera mendebaldean. Hango elementu exotikoak imitatu eta, sarritan, idealizatu egin dira. Korronte honetan margolariak, argazkilariak eta diseinatzaileak izan dira nagusi. Batzuetan, gehiegizko erabileraren ondorioz, estereotipoak sortu dituzte, hau da, benetan inon ez dagoen mundu baten errepresentazioa. Errepresantazio horietan Urruneko Ekialdea ere jaso da, esaterako txinatarren eta japoniarren gustuko elementu artistikoak.

Arkitekturan

Europako eraikin askotan ere joera orientalistaren eragina ikus daiteke.

  • Royal Pavilion, Brightonen, Ingalaterran.
    Royal Pavilion, Brightonen, Ingalaterran.
  • Meskita Gorria Alemaniako Schwetzingen Palacen.
    Meskita Gorria Alemaniako Schwetzingen Palacen.
  • Castello di Sammezzano, Reggellon, Italian.
    Castello di Sammezzano, Reggellon, Italian.

Margolariak eta eskultoreak[2]

Idazleak

Orientalismoa literaturan Erromantizismoarekin indartuko da. Ekialdeko mundua oso exotikoa zen idazleentzat eta erromantikoentzat horrek beraiek ihes egiteko joerarekin bat egiten zuen.[3] Izen batzuk aipatuko ditugu:

Argazkilariak

Argazkilari askok haien lanetan hasierako indusketak jaso zituzten eta, ondoren, mundu exotiko horren irudiak. Egipto, Arabia, Lur Santua, Libano, Siria, Turkia, Afrikako iparraldean... protagonismo berezia lortu zuten artista haien obretan. Haiei esker desagertu den mundu baten irudiak gelditu dira eta, halaber, hedabideen bitartez, orientalismoaren joera zabaldu zuten.

  • Wilhelm Hammerschmidt
  • Frank Mason Good
  • Antonio Beato
  • Félix Bonfils
  • XIX. mendeko arabiar gizon bat pipa erretzen, Félix Bonfilsen argazkia.
    XIX. mendeko arabiar gizon bat pipa erretzen, Félix Bonfilsen argazkia.
  • Aljeriar emakume bat biluzik, lan anonimo batean.
    Aljeriar emakume bat biluzik, lan anonimo batean.
  • Turkiar emakume bat, Félix Bonfilsen argazkia.
    Turkiar emakume bat, Félix Bonfilsen argazkia.
  • Aljeriako mutil bat, Wilhelm von Plueschowen argazkia.
    Aljeriako mutil bat, Wilhelm von Plueschowen argazkia.
  • Bou-Saadaren emakumeak, Jean Geiserren argazkia.
    Bou-Saadaren emakumeak, Jean Geiserren argazkia.
  • Beduino emakume gazte bat, Jean Geiserren argazkia.
    Beduino emakume gazte bat, Jean Geiserren argazkia.

Zineman

Genero berrian ere Ekialdearekiko erakartasuna ezagutu zen. Film asko egin ziren, esaterako, Mila gau eta bat gehiago liburuaren ipuinak jarraituz. Filmetan urtetan garatutako estereotipoak oso ondo ikus daitezke. Adibide bat 1921ko The Sheik filma dugu.[4] Argumentua laburbilduz hau da: Ahmed Ben Hassan (Rudolph Valentino) jeke xarmagarria Lady Diana Mayo (Agnes Ayres) ingeles neska gazte abenturazaleaz maitemindu, bahitu eta elkarrekin Saharako basamortuan biziko dira.

  • The Sheik (1921), George Melford zuzendariaren lana, Rudolph Valentino eta Agnes Ayres aktoreekin.
    The Sheik (1921), George Melford zuzendariaren lana, Rudolph Valentino eta Agnes Ayres aktoreekin.
  • The Sheik (1921), zatia.

Erreferentziak

  1. .
  2. .
  3. .
  4. .

Kanpo estekak

  • (Ingelesez):Margolari orientalistak.
  • (Ingelesez):Ekialdeko irudiak.
  • (Frantsesez):Belgikako Ekialdeko Ikasketen Elkartea (Société Royale Belge d'Études Orientales)
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q42865
  • Commonscat Multimedia: Orientalism / Q42865

  • Identifikadoreak
  • BNF: 11977106b (data)
  • GND: 4252308-4
  • LCCN: sh99010610
  • NDL: 00568923
  • NKC: ph980411
  • SUDOC: 027808785
  • AAT: 300055784
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q42865
  • Commonscat Multimedia: Orientalism / Q42865