PEGIDA

PEGIDA
Datuak
Motamugimendu politikoa
HerrialdeaAlemania
IdeologiaIslamofobia, Immigrazioaren arbuioa, alemaniar nazionalismoa eta Eskuindar populismoa
Kokapen politikoaEskuin-mutur
Agintea
LehendakariaLutz Bachmann
Egoitza nagusi
  • Dresden
Legezko formaeingetragener Verein (en) Itzuli
Historia
Sorrera2014ko urriaren 20a
Sortzailea
Lutz Bachmann
webgune ofiziala

Mendebaldearen Islamizazioaren Aurkako Europar Abertzaleak edo PEGIDA (alemanez: Patriotische Europäer gegen die Islamisierung des Abendlandes) Alemaniako mugimendu politiko nazionalista, ultraeskuindar eta antiislamista bat da, 2014ko urrian Dresden hirian sortua. Gehiegizko immigrazioaren eta Angela Merkel kantzilerraren aurkako protestak egiten dituzte, eta Alemania ekialdean du indarrik handiena.[1]

Sorrera eta garapena

2014an hasi ziren astelehenetako protestak, abenduaren 22an hamaikagarren deialdia egin zuten, eta azkenen manifestazioetan 15.000 pertsona baino gehiago bildu ziren.[1]

2015eko urtarrilaren 19an, PEGIDAk Dresdengo bilkura bertan behera utzi zuen, talde antifaxistek horren aurka bertan kontzentrazioa deitu zutelako ordu berean. Alemaniako beste hiri batzuetan ere arrazakeria eta xenofobiaren aurkako bilkurak egin zituzten.[2]

Urtarrilaren 21ean, PEGIDA taldeko liderrak bere taldea utzi zuen Adolf Hitlerrekin parodia bat egiteagatik.[3]

Ideologia

PEGIDAren manifestazioa Dresden 2015eko urtarrilaren 12an.

Abenduaren 15eko astean, lehenengo aldiz, idatzizko aldarrikapen programa egin zuten, izan ere, bitartean Interneten zabaltzen zuten euren pentsamendua. Hala ere, Interneten euren mezuak askoz modu leunagoan argitaratzen zituzten. Facebooken immigrazioarekin bukatzeko neurriak aldarrikatzen zuten, Alemania «etorkinez gainezka» zegoelako. Asiloaren eske zeudenen aurka ere egiten zuten eta eurei babesa emateko egoitzen aurka egin zien PEGIDA kanpainak.[1]

Bere aldarrikapenean, PEGIDAk Alemaniako kultura judeo-kristaua babesten du eta musulman moderatuekiko tolerantzia erakusten du. Baina, islamistak misoginotzat jotzen ditu.

Erreakzioak

Ezkerrak eta talde antifaxistek atzean eskuin muturra zegoela jakitean (NPD Die Heimat alderdi neonaziko eta AfD Alemaniarentzako Alternatiba euroeszeptikoko kideek babesa eman ziotelako) zenbait hiritan PEGIDAren aurkako manifestazioak egin zituzten.[1]

CDU eta CSU alderdi kristau-demokratek beste alderdiek baino gutxiago egin zuten aurka, izan ere, PEGIDA mugimenduaren pentsamendua oso hurbil zeudelako euren diskurtso kontserbadoretik, hala nola, delituak egiten dituzten etorkinen aurkako jarreran.[1]

Die Linke ezkerreko alderdiaren Gai Antifaxistetarako bozeramailea zen Kerstin Koeditzen ustez, «neonaziek, NPDkoek eta AfDkoek hartzen dute parte protestetan».[4]

Erreferentziak

  1. a b c d e Samara Velte, «Xenofobiaren sarrera txartela», Berria, 2014-12-23
  2. «Pegidaren Dresdengo gaurko protesta bertan behera utzi dute» Berria 2015/01/19.
  3. «Pegidako liderrak taldea utzi du», Berria, 2015-01-22
  4. S. V., ««Neonaziek, NPDkoek eta AfDkoek hartzen dute parte protestetan»», Berria, 2014-12-23

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q18609063
  • Commonscat Multimedia: PEGIDA / Q18609063

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 313446943
  • GND: 1065616503
  • LCCN: no2015132351
  • NKC: osa2016900826
  • Wd Datuak: Q18609063
  • Commonscat Multimedia: PEGIDA / Q18609063