Parosko Kronika

Parosko Kronika
Jatorria
Sorrera-urteaK.a. III. mendea
Aurkikuntza lekuaParos
Ezaugarriak
Materiala(k)Parian marble (en) Itzuli
Kokapena
LekuaAshmolean Museoa
Archaeological Museum of Paros (en) Itzuli
BildumaAshmolean Museoa eta Archaeological Museum of Paros (en) Itzuli

Parosko kronika, heroi mitiko, greziar errege klasiko eta azken hauen erregealdietan zehar gertaturiko garrantzi handiko gertaeren taula kronologikoa da, Atenaseko Zekrope I.agandik hasita (K.a.1582-81). Zatirik garrantzitsuena, Lord Arundelek eraman zuen Ingalaterrara 1627an eta, egun, Oxfordeko Ashmoleam Museumean dago. Taula honek, K.a. 1582-81etik K.a. 264rarteko kronologia bat hartzen du. Paros uhartean aurkitua izan zen eta Parosko haitzurdina izenari ohore egiten dion haitzurdin mota berean tailatua dago.

Edukia

Taula honen edukian, beste gauza batzuen artean, honako datu hauek daude.

  • Atenasen fundazioa Zekroperen aldetik, Zekropidae leinuaren sortzailea K.a. 1582-81ean.
  • Deukalionen erorketa K.a. 1529-28an
  • Targelioneko 24an Troiaren konkista (ekainaren 5a) K.a. 1209-8an
  • Salaminaren fundazioa Zipren K.a. 1202an
  • Panheleniar Jokoei buruzko datu mordoa (ez du, aldiz, Olinpiar Jokoei buruzko inongo daturik ematen)
  • Safo Siziliara herbesteratua
  • K.a. 484ean dago datatua Eskiloren tragedia baten garaipean Dionisiar handietan.
  • K.a. 441ean dago datatua Dionisiar handietan, Euripidesen tragedia batek lortu zuen lehen postua.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q547179
  • Commonscat Multimedia: Marmor Parium / Q547179

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 219199391
  • BNF: 16967845n (data)
  • GND: 4745398-9
  • LCCN: no2020022068
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q547179
  • Commonscat Multimedia: Marmor Parium / Q547179