Portalegre

Portalegre
Portugalgo udalerria
Irudi gehiago
Administrazioa
Estatu burujabe Portugal
Portugalgo barrutiaPortalegre
Posta kodea7300
Geografia
Koordenatuak39°19′N 7°25′W / 39.32°N 7.42°W / 39.32; -7.42
Map
Azalera447.14 km²
MugakideakArronches, La Codosera, Valencia de Alcántara, Marvao, Castelo de Vide, Crato eta Monforte
Demografia
Biztanleria24.930 (2011)
Dentsitatea55,75 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC±00:00
Hiri senidetuakPorto Alegre, Vila do Conde eta Cáceres
cm-portalegre.pt

Portalegre Portugalgo izen bereko barrutiaren hiriburua da. Alentejo eskualdean dago eta Espainiarekiko mugatik hurbil. 2011ko erroldaren arabera, herriak 24.930 biztanle ditu.

Etimologia

Latinezko Portus Alacer izenetik dator hiriaren izena, eta "portu alaia" esan nahi du.

Historia

Brontze Aroko aztarnak aurkitu dira indusketetan. Ezaguna da Portalegreko brazaletea.

Portalegre Alfontso III.a Portugalgoaren erregealdian sortu zen, 1259an. Erregeak bere sasiko semeari eman zion, Afonso Sanches-i. 1299ko foruan erabaki zen erregearen lehenengo semeari emango zitzaiola herria.

Joanes III.ak hiri estatusa eman zion 1550an eta administrazio gune garrantzitsua bihurtu zen. Mugan bertan egonik hainbat setio jasan behar izan zituen, hala nola 1704an, 1801ean eta 1847an. 1859an Portalegreko barrutia ezarri zen.

Fregesiak

  • Alagoa.
  • Alegrete.
  • Ribeira de Nisa e Carreiras.
  • Fortios.
  • Reguengo e São Julião.
  • Sé e São Lourenço.
  • Urra.

Ardogintza

2003an Alentejoko ardoaren Jatorri izendapeneko azpieskualdeetako bat bihurtu zen. Dena dela Alentejoko ardoaren ekoizpena Portalegre udalerrian zentratuta dago.

Ondasun nabarmenak

  • Portalegreko gaztelua.
  • Alegreteko gaztelua.
  • Portalegreko katedrala.
  • São Bernardo komentua.

Iruditegia

  • Alegreteko gaztelua.
    Alegreteko gaztelua.
  • Portalegreko katedrala.
    Portalegreko katedrala.
  • São Bernardo komentua.
    São Bernardo komentua.
  • Alde zaharraren panoramika.
    Alde zaharraren panoramika.
  • Avilez jauregia.
    Avilez jauregia.
  • Alde zaharreko atea.
    Alde zaharreko atea.
  • Udaletxea.
    Udaletxea.

Kanpo estekak

  • (Portugesez) Portalegreko udalaren webgunea.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q622819
  • Commonscat Multimedia: Portalegre (Portugal) / Q622819

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 145444728
  • GND: 4356984-5
  • NKC: ge1043090
  • Lekuak
  • OSM: 5397069
  • INE: 1214
  • Wd Datuak: Q622819
  • Commonscat Multimedia: Portalegre (Portugal) / Q622819