Sagasta

Artikulu hau Abadiñoko (Bizkaia) auzoari buruzkoa da; Espainiako lehendakari izandakoa gaitzat duena beste hau da: «Práxedes Mateo Sagasta»
Sagasta
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Bizkaia
UdalerriaAbadiño
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak43°07′23″N 2°36′54″W / 43.123°N 2.615°W / 43.123; -2.615
Garaiera310 metro
Demografia

Sagasta Abadiñoko (Bizkaia) mendialdean dagoen auzoa da. Ipar-mendebaldean Mendiolako auzoarekin, mendebaldean Axtxiki (732 m) haitzarekin, hegoaldean Alluitz (1.040 m) mendiarekin, ekialdean Axpe-Martzaa auzoarekin eta iparraldean Irazolarekin egiten du muga.

Bestela, Irazola eta Sagasta artean Bolinkoba leizea dugu, eta Mendiola eta auzo honen artean berriz Atxarte erreka.

Baserriak

Sagasta Etxebarria, Sagastagoia, Sagastagoitia, Sagastabeitia, Sagastasoloa, Iturralde, Errekalde, Anbe, Ardantza, Abauntza, Sasikoa, Erlabe, Bizentikoa, Kamiñokoa, Artetxe, Lanperrikoa eta Gorotzarri.

Jaiak eta ospakizunak

Sagastako jaiak abenduaren 13an ospatzen dira Santa Luziaren omenez. Izan ere auzo honetan izen bera daukan baseliza dago.

Ikus, gainera

  • Durangaldea

Kanpo estekak

  • Abadiñoko udal webgunea
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12266754
  • Wd Datuak: Q12266754
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa