Salmodia

Salmodia salmoen kantua da. Judaismoan sinagogaetan egiten zen. Lehenengo kristauek tradizioa jaso zuten haien liturgian sartuz. Ondoren, Bibliaren beste testuekin ere egin da. Ekialdeko eta mendebaleko antzinako eliza kristauak erabili zuen salmodia, eta kantu gregorianoaren eta beste kristau-kantu batzuen oinarria izan zen.

Salmodia motak

Hiru salmodia-mota nagusi bereizten dira:

  • Errespontsu-salmodia, korua eta bakarlaria txandaka aritzen direna
  • Antifona-salmodia, bi koruk txandaka abesten dutena
  • Salmodia zuzena, koru bakarrak bakarlaririk gabe kantatzen duena.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q820922
  • Identifikadoreak
  • GND: 4176113-3
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q820922