San Fakundo eliza

San Fakundo eliza
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaUrraulbeiti
Koordenatuak42°39′17″N 1°22′24″W / 42.65479087°N 1.37344627°W / 42.65479087; -1.37344627
Map

San Fakundo eliza Urraulbeitiko Alduate lekuan XII. mendeko kristiau eliza bat da.

Eraikina

XII. mendeko bukaerako eraikina da, oinplano angeluzuzena eta dorre prismatiko handia dituena. Barrualdea oso birmoldatua dago, batez ere ilargixkak eta parpain-arkuak dituzten kanoi erdiko estalkietan. Kanpoaldean, harlanduxkako hormak sendotzen dituzten harlanduzko kontrahormak ikus daitezke. Erretaula nagusia barrokoa da, XVIII. mendearen lehen erdialdekoa, oso apaindua, salomondar zutabeekin eta estepiteekin. San Joseren eta Arrosarioko Ama Birjinaren irudiak XVII. mendekoak dira, sagrarioa bezala.

Erreferentziak

  • Nafarroako Entziklopedia Handia | ALDUATE. (Noiz kontsultatua: 2021-12-16).

Ikus, gainera

  • Alduate
  • Urraulbeiti

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q110278822
  • Wd Datuak: Q110278822