Seljuk

Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Seljuk (turkieraz: Selçuk, arabieraz: سلجوق; batzuetan Seldjuk, Seldjuq edo Seljuq) (1009 aldean hila) Amu Daria ibaiaren arroan bizi ziren oghuz herri turkiarren elkarteko khan edo buruzagia izan zen. X. mendean Seljuk dinastia sortu zuen. Haren ondorengo Toghrul-Begek (1038-1063), Khurasan lurraldea konkistan hartu eta Bagdaden hartu zuen bizilekua 1055. urtean. Seljukengandik hartu zuen izena Seljuktar Inperioak, hau da, XI eta XII. mendeen artean gaur egungo Iranen, Iraken eta Anatolian zehar zabaldu zen turko-persiar estatuak.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2012-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.