Sienako katedrala

Sienako katedrala
Duomo di Siena
Historic Centre of Siena
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Toscana
ProbintziaSienako probintzia
Unibertsitate-hiriSiena
Koordenatuak43°19′03″N 11°19′43″E / 43.31758°N 11.32869°E / 43.31758; 11.32869
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1196
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaRoman Catholic Archdiocese of Siena-Colle di Val d'Elsa-Montalcino (en) Itzuli
IzenaMariaren Jasokunde
Arkitektura
Estiloaarkitektura gotikoa
Webgune ofiziala

Sienako katedrala (Duomo di Siena italieraz) eliza katolikoa da, Italiako hiri honetako apezpikuaren egoitza. Jasokundeko Andre Mariari eskainitako eliza da. Siena hirigune historikoan parte da, eta, hiriko hainbat monumenturekin batera Gizateriaren Ondare izendatu izan du UNESCOk.[1] Toscanako eta Italia osoko elizarik ederrenetakoa da, Siena hiria errepublika independente baten buru zenean eraikia.

Arkitektura

Katedrala eliza zaharrago baten egituran oinarrituta diseinatu zen, eta Giovanni Pisanok 1215 eta 1263 artean osatu zuen. Estilo gotikoaren fase berezkoena dagokio, beraz. Gurutze latindarreko plana du eta nabarmenak ditu gurutzadurak eta kupulak. Kupularen oinarria oktogonala da eta euskarri zutabeen gainetik bakarrik zabaltzen da.

Ikusgarria da, halaber, kanpandorrea, estilo erromanikoan hasi zena eta 15. mendean bukatua: Toskanako dorre eraikintza bertikal ikusgarriaren adibide bat da.

Fatxada nagusia italiar gotikoaren maisulanetako bat da. Eskulturak kalitate bikainekoak dira, eta mosaikoek emandako kolore ukitua, ikusgarria. Azpimarratu behar da irudi geometriko nahiko sinpleak erabili zirela oinarri gisa arkitektura diseinurako. Frantziako katedral gotikoen bertikalitatearekin kontraste egiten du horrek.

Barrualdeko marmolak eta artelanak

Barruan, marmol zuriak eta ilunak txandakatzen dituzten etengabeko erritmoak arreta erakartzen du. Lurraren dekorazio lan konplexua ere ikaragarria da, marmol harrizko titakadura lan bikaina, zeinean eszena kristauak eta paganoak nahasten diren.

Katedrala apaintzen duten maisulanen artean nabarmentzen da pulpitua, Nicola eta Giovanni Pisano aita-semeen eskultura gotiko berantiarra.

Beste artelan batzuk dira Andrea Bregnoren Piccolomini aldarea, edo Donatelloren San Joan Bataitzailea. Bi eskultura ere badaude Michelangelorenak: San Pedro eta San Paulo.

Iruditegia

  • Siena eta bere duomo edo katedrala.
    Siena eta bere duomo edo katedrala.
  • Fatxada nagusia
    Fatxada nagusia
  • Katedraleko kanpandorrea. Marmol zuri eta ilunaren nahasketa ikusgarria nabarmentzen da.
    Katedraleko kanpandorrea. Marmol zuri eta ilunaren nahasketa ikusgarria nabarmentzen da.
  • Amaitu gabeko luzapena.
    Amaitu gabeko luzapena.
  • Atzeko sarbidea, atari gotikoarekin.
    Atzeko sarbidea, atari gotikoarekin.
  • Kupularen barruko ikuspegia.
    Kupularen barruko ikuspegia.
  • Aldare nagusia.
    Aldare nagusia.
  • Errugabeen hilketa, Bibliako eszena lurreko marmolezko titakadura.
    Errugabeen hilketa, Bibliako eszena lurreko marmolezko titakadura.
  • Lurreko titakadira lana, Siena eta inguruetako hiriak.
    Lurreko titakadira lana, Siena eta inguruetako hiriak.
  • Pulpitua, Nicola eta Giovanni Pisano-ren lana.
    Pulpitua, Nicola eta Giovanni Pisano-ren lana.
  • San Paulo, Michelangeloren eskultura .
    San Paulo, Michelangeloren eskultura .
  • La Maestà, Duccio Dibuoninsegnarena.

Erreferentziak

  1. http://whc.unesco.org/es/list/717#top

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q282554
  • Commonscat Multimedia: Cathedral (Siena) / Q282554

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 131336027
  • GND: 4245259-4
  • LCCN: n79063201
  • NKC: xx0214519
  • SUDOC: 139927832
  • Wd Datuak: Q282554
  • Commonscat Multimedia: Cathedral (Siena) / Q282554