Sugestio

Sugestio pertsona batek beste pertsona batek proposatutako ideia, sinesmen edo jarrerak inolako kritikarik gabe onartzeko prozesu psikikoa da. Helburu terapeutikoekin ere balia daiteke.[1]

XIX. mendeko psikologia ikertzaileek, William Jamesek adibidez, "iradoki" eta "sugestio" terminoak oso zentzu mugatuan eta erlazionatuan erabiltzen zituzten, eta beti diskurtso komun baten barruan. Ideia bat esaten zen beste bat iradokitzeko, eta sugestioaz hitz egiten zen horrek burura beste ideia bat iristea zekarrenean. Hipnosiari buruzko ikerketa zientifiko berriago batzuek, Clark Leonard Hullenak kasu, termino horien esanahia zentzu berezi eta tekniko batean zabaltzea ahalbidetu zuten.

Hipnosia

Clark Leonard Hullen lanen ereduari jarraitu dioten hipnosiari buruzko ikerketa modernoek funtsezko bi faktore bereizten dituzte: trantzea eta sugestioa.[2] Trantzeak eragindako gogamenaren egoera indukzio hipnotikoaren prozesuaren bidetik datorrela esaten da; funtsean, gizabanako batek beste bati hipnosi egoeran eragingo dizkion jarraibideak eta sugestioak. Behin subjektu bat hipnosi-egoerara iritsita, hipnotizatzaileak bilatutako efektuek eragiten dituzten sugestioak egiazta daitezke.

Erreferentziak

  1. Euskalterm: [Psikiatria Hiztegia] [2017]
  2. Heap, M. (1996). "The nature of hypnosis." The Psychologist. 9 (11): 498-501.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q690194
  • Identifikadoreak
  • BNF: 11950934p (data)
  • GND: 4058525-6
  • LCCN: sh85083665
  • NDL: 00560284
  • NKC: ph116333
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Medikuntzako identifikadoreak
  • MeSH: D013404
  • Wd Datuak: Q690194


Psikologia Artikulu hau psikologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.