Telmatobiidae

Telmatobiidae
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaAmphibia
OrdenaAnura
Familia Telmatobiidae
Fitzinger, 1843

Telmatobiidae edo, sailkapenen arabera, Telmatobiinae Hego Amerikan bakarrik bizi diren igel familia bat (edo subfamilia bat) da. 2011tik aurrera familia gisa hartu izan da, baina oraindik ere subfamiliatan banatzeko ohitura dago.

Azpifamiliatzat hartzen denean Leptodactylidaeren barruan sailkatzen dira. Baina subfamilia honek hainbat errebisio izan ditu eta genero gehienak beste nonbaiten sailkatuak izan dira jada. Hori dela eta Leptodactylidae familiaren barruan zeuden igel askok beste familia batean dute lekua orin. Gaur egun Telmatobius generoa baizik ez da mantentzen bertan, eta beraz familia edo subfamilia monogenerikoa da egun.[1] Egile batzuek Batrachophrynus generoa ere proposatzen dute Telmatobiusetik aparte.[2]

Genero klasikoak

Sailkapen originalak honako generoak barnebiltzen zituen:

  • Alsodes Bell, 1843
  • Atelognathus Lynch, 1978
  • Batrachophrynus Peters, 1873
  • Batrachyla Bell, 1843
  • Caudiverbera Laurenti, 1768
  • Eupsophus Fitzinger, 1843
  • Hylorina Bell, 1843
  • Insuetophrynus Barrio, 1970
  • Somuncuria Lynch, 1978
  • Telmatobius Wiegmann, 1834
  • Telmatobufo Schmidt, 1952

Gaur egungo sailkapena

Telmatobiidae barruan asignatutako genero gehienak beste familia batzuetara mugitu dira. Batrachophrynus generoko igelak Telmatobiusen barruan sartzen baditugu, genero bakarra mantentzen da:[3]

Erreferentziak

  1. Frost, Darrel R.. (2013). «Telmatobiidae Fitzinger, 1843» Amphibian Species of the World 5.6, an Online Reference (American Museum of Natural History).
  2. «Telmatobiidae» AmphibiaWeb: Information on amphibian biology and conservation. [web application] (Berkeley, California: AmphibiaWeb).
  3. Amphibian Species of the World 5.6, an Online Reference. American Museum of Natural History.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q19987840
  • Wikispecies Espezieak: Telmatobiidae

  • Datu taxonomikoak
  • BOLD: 751102
  • EOL: 28471298
  • GBIF: 9868774
  • ITIS: 1094178
  • Wd Datuak: Q19987840
  • Wikispecies Espezieak: Telmatobiidae