Tesalia

Tesalia
 Grezia
Administrazioa
Estatu burujabe Grezia
ISO 3166-2GR-E
Geografia
Koordenatuak39°36′N 22°12′E / 39.6°N 22.2°E / 39.6; 22.2
Azalera14.036,64 km²
Demografia
Biztanleria722.065 (2018)
Dentsitatea51,44 bizt/km²
Ordu eremuaUTC+02:00 eta UTC+03:00
pthes.gov.gr

Tesalia[1][2] (grezieraz: ΘεσσαλίαThessalía) Greziako 13 periferietako bat da eta lau prefekturatan banatuta dago. Hiriburua Larisa du. Ohituraz, Mazedonia eta Trazia eskualdeekin batera Iparraldeko Grezia izenaz ezaguna zen. Erdialdeko Grezian kokatuta, iparraldean Mazedonia, mendebaldean Epiro, hegoaldean Grezia Erdialde eta ekialdean Egeo itsasoa ditu mugakideak. Lehen Aeolia zuen izena, eta era horretan Homeroren Odisea liburuan agertu zen.

Geografia

Tesaliako erdialdean Trikala eta Larisako ordokiak daude, mendiez inguraturik: iparraldean Khasia eta Cambuniako mendiak, ipar-ekialdean Olinpoko mendikatea, mendebaldean Pindo mendilerroa eta hego-ekialdean Ossa eta Pelion mendiak.

Eskualdea Peneo ibaiaren zenbait ibaiadarrek zeharkatua da.

Banaketa administratiboa

Tesalia lau prefekturatan banatuta dago:

  • Karditsa
  • Larisa
  • Magnesia
  • Trikala

Hiri nagusiak (izenak grezieraz)

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. (PDF) 154. arauaː Europako eskualde historiko-politiko nagusiak. .
  2. Euskaltzaindia. (2004/XII/16). 142. araua: Antzinateko eskualdeen euskarazko izenak. Bilbo.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q166919
  • Commonscat Multimedia: Thessalia / Q166919

  • Identifikadoreak
  • GND: 4059850-0
  • NKC: ge291173
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q166919
  • Commonscat Multimedia: Thessalia / Q166919
  • i
  • e
  • a
Grezia