Transaminasa

Aspartato transaminasa.

Transaminasak entzima mota bat dira, amino taldearen transferentzia-erreakzioak katalizatzen dituztenak. Amino talde hori (-NH2) aminoazido batetik zetoazido batera pasatu ohi da, ekuazio honen arabera:

Aminoazido (1) (-NH2)rekin + α-zetoazido (1) ⇔ α-zetoazido (2) (-NH2)rekin + Aminoazido (2)

Transaminasek, beraz, aminoazidoen metabolismo-erreakzioetan jarduten dute zeregin oso garrantzitsua burutuz.

Bi dira transaminasa nagusiak: GOT eta GPT.

  • GOT edo glutamato-oxalazetato transaminasa (AST edo aspartato transaminasa ere deitua) gibelean, bihotzean, giltzurrunetan, entzefaloan eta giharretan dago. Erreakzio honetan parte hartzen du:
Aspartato + α-zetoglutarato ⇔ Oxalazetato + Glutamato


  • GPT edo glutamato-pirubato transaminasa (ALT edo alanina transaminasa ere deitua) gibelean dago batez ere. Beste erreakzio honetan parte hartzen du:
Alanina + α-zetoglutarato ⇔ Pirubato + Glutamato


Transaminasen kontzentrazio normala odolean tarte honetan dago: GOT: 5-35 mU/ml; GPT: 5-40 mU/ml

Kopuru hauek nabarmen igotzen dira zenbait zelula kaltetzen direnean (gibelekoak, adibidez). GPTaren balore altuek kalte hepatikoa adierazi ohi dute (hepatitis, zirrosi...). GOTaren kopuru altua gibeleko gaitzez gain miokardio-infartuaren ondorioz ere ager daiteke.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q424288
  • Identifikadoreak
  • BNF: 16227310k (data)
  • LCCN: sh85004508
  • NKC: ph182403
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Medikuntzako identifikadoreak
  • MeSH: D000637
  • Wd Datuak: Q424288