Ur erloju

Ancient Persian clock
Ur erlojua edo klepsidra

Ur erlojuek edo klepsidrek, egiptoar antzinatean dute euren jatorria, eta, bereziki, gauez erabiltzen ziren, eguzki erlojuek balio ez zutenean. Lehen ur erlojuak, ura, maila bateraino zuten zeramikazko ontziak ziren, oinarrian, zulo bat zutenak, likidoa abiada zehatz batean eta, beraz, aldez aurretik erabakitako denbora batean irtetzeko egokia zena. Ontziak, bere barnean, zenbait marka zituen, uraren mailak, garai ezberdinak adierazteko moduan, egunekoak zein gauekoak.

Ur erlojuak, atenastar auzitegietan ere erabili ziren, hizlariei emandako denbora adierazteko. Diotenez, Platon filosofo ospetsuak, oso eraginkorra zen ur erloju bat asmatu zuen. Beranduago, Erromako auzitegietan erabiltzen hasi ziren, xede berarekin. Gainera, kanpaina militarretan ere erabiltzen ziren, gaueko zaintzak adierazteko. Ur erloju egiptoarrak, gutxi gora-behera aldatua, mende askotan zehar, denbora zenbatzeko tresnarik eraginkorrena izaten jarraitu zuen. Garai hartan eginiko bere azterketari ezker, aurrerapen gehiago egin ahal izan ziren erlojuetan.

Historia

Klepsidra egiptoarra, Ptolomeo II.a faraoiaren garaikoa, Erromako Iseo Campensen aurkitua.
  • K.a. 1530ean, Amenofis I.arentzat, Egipton, ur erlojuaren ezaugarriak zituen ontzi bat eraiki zen.
  • Karnakeko Amonen tenpluan, K.a. XIV. mendean datatutako ur erloju bat aurkitu da.
  • K.a. IV. mendean, Platonek, iratzargailu bat eraiki zuen ur erloju batekin.
  • Antzinako Grezia eta Erroman, hitzegiteko denbora, ur erlojuen bidez neurtzen zen.
  • K.a. III. mendean, Arkimedesen ikasle zen Ktesibiosek, zenbaki adierazleak eta heldulekudun ur erloju bat garatu zuen.
  • Su Sung txinatarrak, 1090ean, elementu mekanikodun ur erloju bat deskribatu eta eraikitzen du.
  • 1982an, 13 metroko altuera duen ur erloju bat eraiki zen, Berlinen kokatua, Bernard Gitton frantziarraren errekorra gaindituz.
  • Bere gainbehera, erloju mekanikoek jasan zuten aurrerakuntzagatik iritsi zen.

Beste antzinako erloju mota batzuk


Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q194173
  • Commonscat Multimedia: Water clocks / Q194173

  • Identifikadoreak
  • GND: 4193363-1
  • NDL: 00575870
  • AAT: 300199685
  • Wd Datuak: Q194173
  • Commonscat Multimedia: Water clocks / Q194173