Zatar-paper

Zatar-paperezko bobina.

Zatar-papera zakar, lodi, kolarik gabeko eta zuritu gabeko (beraz, marroia) paper mota bat da. Gaur egun Kraft metodoa erabiliz ekoizten denez, hau ere deitzen zaio: kraft papera.

Mami kimikoarekin egina dago, zuritu gabe eta laburki egosita. Oso erresistentea da urradura, trakzio eta eztandaren aurrean.

Eguneroko erabilerak

Zaku edo poltsetarako, paketeetarako edo, oro har, enbalajeak egiteko bilgarri gisa erabili ohi da. Eraikuntzan polietilenoarekin edo oxiasfaltoarekin konbinatuta erabiltzen da lurrunaren kontrako hesiak sortzeko.


Plastikoaren antzeko ukitu batekin fabrikatzen denez, dendetako (urdaitegia, harategia, etab.) elikagaiak biltzeko ere erabiltzen da.

Erresistentzia dela eta, bero hezearen bidez esterilizatzeko materiala ontziratzeko erabil daiteke.

Mikrouhineko krispetak egiteko ere erabiltzen da. [1]

Erreferentziak

  1. http://www.ehowenespanol.com/palomitas-maiz-bolsa-papel-microondas-queme-como_376225/

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1755609
  • Commonscat Multimedia: Kraft paper / Q1755609

  • Identifikadoreak
  • AAT: 300014133
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q1755609
  • Commonscat Multimedia: Kraft paper / Q1755609