Induktantzia

Elektromagnetismo eta elektronikan, induktantzia ( L {\displaystyle L} ) eroale elektrikoen propietate bat da, zeinagatik eroale horretatik igarotzen den korronte elektrikoaren aldaketa batek tentsio bat —indar elektroeragile bat— induzitzen (sortzen) duen, bai eroale berean —autoinduktantzia— zein inguruko eroaleetan —elkar-induktantzia—.

Efektu hauek fisikako oinarrizko behaketa biren eratorriak dira: Lehenengoa, korronte elektriko egonkor batek eremu magnetiko egonkor bat sortzen duela (Oersteden legea), eta bigarrena, eremu magnetiko aldakor batek inguruko eroale elektrikoetan tentsioa induzitzen duela (Faradayren legea). Lenzen legearen arabera, induktantzia daukan zirkuitu bat zeharkatzen duen korronte elektriko aldakor batek tentsio proportzional bat induzitzen du, zeina korronte aldaketaren aurkakoa den —autoinduktantzia—. Zirkuitu horretako eremu aldakorrak inguruko zirkuituetan ere indar elektroeragilea sortu dezake —elkar-induktantzia—.

Induktantzia terminoa Oliver Heavisidek erabili zuen lehenengoz 1886ko otsailean. L {\displaystyle L} ikurra Heinrich Lenz fisikariaren omenez erabiltzen da.

Induktantziaren unitatea Nazioarteko Unitate Sisteman Henrya (H) da, unitatearen izena Joseph Henry fisikari estatubatuarraren omenez jarri zelarik.

Induktantzia zirkuitu elektrikoetan

Induktantzia eroalearen ezaugarri fisikoen eta luzeraren araberakoa da. Eroalea biribilkatu egiten bada, induktantzia agertzen da. Espira gehiagorekin induktantzia haundiagoa izango da. Honi ferritazko nukleo bat gehitzen bazaio, induktantzia era adierazgarrian haunditzen da. Haril edo induktoreak honetan oinarritzen dira: hainbat espiradun eroaleak dira, batzuetan airezko nukleoarekin edo beste batzuetan burdinazko nukleoekin.

Harilak zirkuitu elektrikoetan induktantzia sortzeko erabiltzen dira. Sortzen duten induktantzia ( L {\displaystyle L} ) fluxu magnetikoaren ( Φ {\displaystyle \mathbf {\Phi } } ), korronte elektrikoaren ( I {\displaystyle I} ) eta harilkatuaren bira kopuruaren (N) araberakoa da:

L = Φ N I {\displaystyle L={\Phi N \over I}}

non L induktantzia henrytan, ( Φ {\displaystyle \mathbf {\Phi } } ) fluxu magnetikoa weberetan, N harilkatuaren bira kopurua, eta I korrontearen intentsitatea anperetan diren.

Definizio honetan aipatzen den fluxu magnetikoa I {\displaystyle I} korronteak sortutako fluxua da bakarrik. Beste korronte batzuek, inguruko imanek, edo uhin elektromagnetikoek sortutako fluxuak ez dira kontutan hartzen.

Definizio hau ez da oso erabilgarria, harilkatu baten barneko fluxua neurtzea oso zaila bait da. Aldiz, fluxu aldaketak neurtu daitezke, fluxu aldaketek induzitzen duten V {\displaystyle V} tentsioa neurtuz. Neurtu daitezkeen magnitudeak —korrontea, tentsioa eta denbora— erabiltzen dituen induktantziaren formula baliokide bat hurrengoa da:

V L = L Δ I Δ t {\displaystyle V_{L}=L{\Delta I \over \Delta t}}

non L induktantzia henrytan, V tentsioa voltetan, I korrontearen intentsitatea anperetan eta t denbora segundutan diren.

Induktantziaren balio praktikoak milimetroko luzeradun eroale batek dituen nanoHenry bat baino gutxiagotik hasita, nukleo ferromagnetiko eta milaka biradun harilkatuak dituen hainbat hainbat hamarmila Henryra doaz.


Fisika Artikulu hau fisikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q177897
  • Identifikadoreak
  • GND: 4026770-2
  • LCCN: sh85065802
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q177897
  • i
  • e
  • a
Neurri elektrikoak
(unitatea)
Potentzial diferentzia edo tentsioa (V) • Indar elektroeragilea (V) • Intentsitatea edo korrontea (A) • Eroankortasuna (S/m) • Erresistibitatea (Ωm) • Erresistentzia (Ω) • Erreaktantzia (Ω) • Inpedantzia (Ω) • Konduktantzia (S) • Suszeptantzia (S) • Admitantzia (S) • Karga elektrikoa (C) • Kapazitantzia edo kapazitatea (F) • Induktantzia (H) • Potentzia elektrikoa (W) • Maiztasuna (Hz) • Irabazia (dB) • Balio efikaza
Neurgailuak
Legeak
Elektrizitate iturriak
Korronteak
Eroale eta konexioak
Konexio konfigurazioak
Seinaleak
Osagai elektronikoak
Pasiboak
Aktiboak
Elektromekanikoak
EtengailuaSakagailua • Kommutadorea • ErreleaKontaktorea
Motor elektrikoak
Korronte zuzenekoak
Korronte alternokoak
Motor asinkrono monofasikoa • Motor asinkrono trifasikoaMotor unibertsala
Zirkuitu integratuak
Analogikoak
OsziladoreaAnplifikadore operazionala • 555 tenporizadorea
Digitalak
Ate logikoa • Memoria • MikrokontrolagailuaPUZaGPUa
Mistoak
Zirkuituen diseinua
Zirkuitu-diagramaIkur elektronikoa • Prototipo plaka • Zirkuitu inprimatua • Diseinu elektroniko automatizatua
Arriskuen prebentzioa