Triangelu eta izar erako zirkuituak

Goian:Izar (Y) erako konexioa. Behean: triangelu (edo Delta) (Δ) erako konexioa.

Ingeniaritza elektrikoan, triangelu erako konexioa —baita delta erako konexioa deitua— eta izar erako konexioa sistema trifasiko baten hiru faseko sorgailuak edo hiru faseko kargak konektatzeko era nagusi biak dira.

Triangelu erako konexioan sorgailuaren harilkatuak edo kargak lineen -faseen- hartean konektatzen dira.

Izar erako konexioan sorgailuaren harilkatuaren edo kargaren alde bat linea batera eta beste aldea puntu komun neutro batera konektatzen dira, neutro deritzona, eta orokorrean lurrera konektatuta doana.

Tentsio eta korronteak

Triangelu erako zirkuituak

Sorgailuan edo kargan faseak beraien harean konektatzen direnean, fase bakoitzaren hasiera hurrengo fasearen bukaerarekin konektatuz, triangelu erako konexioa lortzen da.

Triangelu erako konfigurazioan, faseko korrontearen eta lineako korrontearen harteko erlazioa 3 I F = I L {\displaystyle {\sqrt {3}}I_{F}=I_{L}} da. Erlazio hau hiru korapiloetako baten —edozeinetan— korronte fasoreekin Kirchhoffen korrontearen legea erabiliz lortzen da.

Faseko eta lineako tentsioak berdinak dira, fase bakoitzeko adarrak linea bi koenktatzen baititu. U F = U L {\displaystyle U_{F}=U_{L}}

Izar erako zirkuituak

Izar eran konektatutako sorgailuan, zirkuitua orekatua bada, neutroak ez darama korronterik, eta faseko korronteak eta lineako korronteak berdinak dira: I F = I L {\displaystyle I_{F}=I_{L}}

Izar erako konfigurazioan, faseko tentsioaren eta lineako tentsioaren harteko erlazioa 3 U F = U L {\displaystyle {\sqrt {3}}U_{F}=U_{L}} da. Erlazio hau Kirchhoffen tentsioaren legea erabiliz lortzen da.

Konexioak borne plakan

Ezkerrean izar erako konexioa. Eskuinean triangelu erako konexioa. U, V, eta W harilkatu bakoitzaren hasiera dira; X, Y eta Z harilkatuen bukaerak; R, S eta T lineak.

Korronte alternoko makina trifasikoak hornidura elektrikora era azkar eta seguruan konektatu ahal izateko, hauen harilkatuen muturrak borne plaka batera konektatzen dira, makina horren kanpoko karkasan. Plaka horretan borneek harilkatuen hasierak —U, V eta W— eta bukaerak —X, Y eta Z— bereizten dira. Borneen harteko konexioak zubi batzuen bitartez egiten dira.Sistema honekin, izar erako konfigurazio batetik triangelu erako konfiguraziora aldatzeko, edo alderantziz, zubien kokapena baino ez da aldatu behar.

Sistema hau nazioartean onartua dago, konexio konfigurazio biak zubiak beraien hartean gurutzatu gabe lortzen direlako. Izar erako konfigurazioa lortzeko zubiak era horizontalean ezartzen dira goiko borneetan ala bekoetan, eta triangelu erako konfigurazioa lortzeko zubiak bertikalki jartzen dira.

Ohikoa da borneen harteko distantzia berdina izatea bai bertikalean zein horizontalean, honela konexio mota bat ala beste ezartzeko zubi berdinak erabili daitezkeelarik.

Alternadore trifasiko baten harilkatuak —estatorean ubikatuak— borne plaka batera konektatuta. Ezkerreko irudian zubiak bertikalki ezarri dira, fase bakoitzaren hasiera hurrengo fasearen bukaerarekin konektatuz —izar erako konexioa—. Eskuineko irudian zubiak horizontalki ezarri dira, hiru harilkatuen alde bat puntu komun batera konektatzen delarik —triangelu erako konexioa—. neutro eroalea balego, puntu komun honetara konektatuko litzake. Alternadore trifasiko baten harilkatuak —estatorean ubikatuak— borne plaka batera konektatuta. Ezkerreko irudian zubiak bertikalki ezarri dira, fase bakoitzaren hasiera hurrengo fasearen bukaerarekin konektatuz —izar erako konexioa—. Eskuineko irudian zubiak horizontalki ezarri dira, hiru harilkatuen alde bat puntu komun batera konektatzen delarik —triangelu erako konexioa—. neutro eroalea balego, puntu komun honetara konektatuko litzake.
Alternadore trifasiko baten harilkatuak —estatorean ubikatuak— borne plaka batera konektatuta. Ezkerreko irudian zubiak bertikalki ezarri dira, fase bakoitzaren hasiera hurrengo fasearen bukaerarekin konektatuz —izar erako konexioa—. Eskuineko irudian zubiak horizontalki ezarri dira, hiru harilkatuen alde bat puntu komun batera konektatzen delarik —triangelu erako konexioa—. neutro eroalea balego, puntu komun honetara konektatuko litzake.


Ikus, gainera

  • Sistema trifasiko
  • Kennellyren teorema


Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q5782667
  • Wd Datuak: Q5782667
  • i
  • e
  • a
Zirkuitu elektrikoak
(Elektrizitatea • Elektronika (Elektronika analogikoa • Elektronika digitala • Mikroelektronika • Nanoelektronika • OptoelektronikaPotentzia-elektronika)
Neurri elektrikoak
(unitatea)
Potentzial diferentzia edo tentsioa (V) • Indar elektroeragilea (V) • Intentsitatea edo korrontea (A) • Eroankortasuna (S/m) • Erresistibitatea (Ωm) • Erresistentzia (Ω) • Erreaktantzia (Ω) • Inpedantzia (Ω) • Konduktantzia (S) • Suszeptantzia (S) • Admitantzia (S) • Karga elektrikoa (C) • Kapazitantzia edo kapazitatea (F) • Induktantzia (H) • Potentzia elektrikoa (W) • Maiztasuna (Hz) • Irabazia (dB) • Balio efikaza
Neurgailuak
Legeak
Elektrizitate iturriak
Korronteak
Eroale eta konexioak
Konexio konfigurazioak
Serieko konexioaParaleloko konexioa • Triangelu eta izar erako konexioak
Seinaleak
Osagai elektronikoak
Pasiboak
Aktiboak
Elektromekanikoak
EtengailuaSakagailua • Kommutadorea • ErreleaKontaktorea
Motor elektrikoak
Korronte zuzenekoak
Korronte alternokoak
Motor asinkrono monofasikoa • Motor asinkrono trifasikoaMotor unibertsala
Zirkuitu integratuak
Analogikoak
OsziladoreaAnplifikadore operazionala • 555 tenporizadorea
Digitalak
Ate logikoa • Memoria • MikrokontrolagailuaPUZaGPUa
Mistoak
Zirkuituen diseinua
Zirkuitu-diagramaIkur elektronikoa • Prototipo plaka • Zirkuitu inprimatua • Diseinu elektroniko automatizatua
Arriskuen prebentzioa