Pinu gorri

Pinu gorri
Irudi gehiago
Iraute egoera

Least Concern  (IUCN 2.3) [1]
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
KlaseaPinopsida
OrdenaPinales
FamiliaPinaceae
GeneroaPinus
Espeziea Pinus sylvestris
L.
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakpine wool (en) Itzuli, pine needle oil (en) Itzuli eta Scots pine (en) Itzuli

Pinu gorria edo ler gorria (Pinus sylvestris) Pinaceae familiako espezie bat da. Beste pinu espezie batzuetatik erraz bereiz daiteke bere hosto motz urdin-berdexka eta enbor-azal laranjari erreparatuz.

Eurasian du jatorria[2], baina banaketa muga Iberiar penintsulan topatzen duenez, bertan ez da oso espezie ugaria. Gainera, Iberiar penintsulan pinu honen beherakada ikusi izan da azken urteotan.

Honako azpiespezie eta aldaera ditu:

  • Pinus sylvestris subsp. nevadensis (Christ) Rivas Mart., A.Asensi, Molero Mesa & F.Valle → Lekua: Sierra Nevada.
  • Pinus sylvestris var. catalaunica Gaussen → Lekua: Katalunia.
  • Pinus sylvestris var. hamata → Lekua: Balkanak eta Turkiako iparraldea.
  • Pinus sylvestris var. iberica Svoboda → Lekua: Guadarramako mendilerroa.
  • Pinus sylvestris var. lapponica → Lekua: Finlandia, Norvegia, Suedia eta iparraldeko Errusia.
  • Pinus sylvestris var. mongolica → Lekua: Mongolia, ipar-mendebaldeko Txina eta hegoaldeko Siberia.
  • Pinus sylvestris var. sylvestris → Lekua: Eskozia, ekialdeko Espainia eta iparraldeko Asia.
  • Pinus sylvestris var. pyrenaica Svoboda → Lekua: Pirinioak.

Ezaugarriak

Azala

Pinu gorria 35 metrorainoko zuhaitza dugu, eta enborrak metro baterainoko diametroa izan dezake. Gainera pinu gehienak bezala hazkuntza azkarrekoa da eta urtean batez beste 60 cm hazten da. Forma konikoko adakera eta enbor zuzena du gaztetan baina heldutan forma irregular, zabal eta eroria du, 5 metrorainoko zabalerakoa. Adakera zabal eta enbor estu hori direla eta, zuhaitzak itxura nahiko soila hartzen du behealdean, ez baitu hostotzarik bertan; baina nahiko biribildua goialdean.

Enbor-azala lodia da, ezkataduna eta kolore gris ilun edo marroikoa enborraren oinarrian baina ezkataduna eta laranja kolorekoa enborraren goialdean eta adarretan.

Hostoak

Hostoak eta konoak
Pinus sylvestris

Pinu gorriaren hostoen kimuak kolore marroi argikoak dira, eta kiribilean hazten dira. Zuhaitz helduetan hosto edo orratz hauek kolore urdin-berdekoak dira (hori ilun edo berde ilunak neguan), glaukoak, azikulatuak, zurrunak eta 2,5-5 cm x 2,1 mm-koak. Hosto hauek ebaketa semizirkularra dute, biribildua azpialdean eta horzduna muturrean. Pinu gorriaren hostoak binakako faszikuluetan hazten dira eta zorro basal gris iraunkorra izaten dute, 5-10 mm-koak.

Zuhaitz indartsu eta gazteetan hostoak bi aldiz handiagoak izan daitezke eta hiruko edo lauko faszikuluetan lotu. Aldiz hosto gazteak (<1 urte) banaka hazten dira, 2-3 cm-ko luzera dute, leunak dira eta ertz zerratua dute. Hostoen iraunkortasuna aldakorra da, 2-4 urtekoa klima epeletan baina 9 urterainokoa eskualde subartikoetan.

Loreak

Pinuak monoikoak dira, hau da, lore ar eta emeak dituzte baina zuhaitz berdinaren baitan. Pinuaren loreak kono motako infloreszentziatan multzokatzen dira, arren kasuan polen konoak eta emeen kasuan hazi konoak deiturikoak.

Pinu gorriaren konoek forma oblongoa dute, gaztaina kolorekoak dira (berdeak gaztetan eta gorriak polinizazio garaian) eta irtengunerik gabeko apofisidunak. Ez dute arantzarik unboan eta txikiak dira, 4-8 mm-ko diametroa dute lehen urtean baina bigarren urtean handitzen dira 3-8 cm-ko luzera lortu arte eta euren itxura oboideo-koniko karakteristikoa. 2-3 konoetako taldeetan hazten dira eta oso erorkorrak dira.

Kono arrak zuhaitzaren oinarrian garatzen dira eta helizean kokatzen diren mikrosporofilo ugariz eraturik daude. Pinu gorriaren polen konoak horiak dira, aldizka arrosak. Estamineek pedikulu txiki bat eta bi polen-zaku dituzte (mikrosparangio deiturikoak, zeinetan dauden polenaren ama zelulak). Polen aleek bi zaku aerifero dituzte.

Kono emeak (estrobiloak) ezkata obulifero batzuez eratuta daude, non bakoitzak bi obulu dituen. Zuhaitzaren goialdean kokatzen dira eta bertan gertatzen da ernalkuntza.

Fruituak

Pinu gorriaren pinaburuak ez dira oso nabarmenak. Ia simetrikoak dira, forma konikokoak eta distiratsuak. Eseriak edo subeseriak izaten dira. Apofisia ere ez dute oso nabaria.

Pinaziak, oso txikiak dira, 3-5 mm-koak eta kolore marroi argikoak. Alde batetik eta bestetik hegal artikulatua dute, 12-20 mm-koa.

Banaketa

Pinudia Glen Quoich inguruan, Eskozia

Pinu gorriak Europako iparraldean du berezko banaketa eta baso puruak eratzen ditu bertan. Erresuma Batuari dagokionean, egun soilik Eskozian aurkitzen bada ere (bertako zuhaitz nazionala da), erregistro fosilak bere antzinako (duela 300-400 urte) agerpena frogatu du Gales eta Ingalaterran ere, eta Irlandan, Danimarkan eta Herbehereetan ere antzeko desagertze bat eman dela uste da.

Iberiar penintsulari dagokionean, espezie honen banaketak bertan topatzen du muga eta beraz, soilik zenbait eskualdeetan topa daiteke, esaterako, Sierra Nevadan eta Sierra de Bazan, Kantaurialdean eta Gredosko mendilerroan. Gainera, Iberiar penintsulan pinu honen beherakada ikusi izan da azken urteotan.

Ekologia

Lur txiroetan ondo hazten da eta eguzki asko behar du, baita ura ere (normalean desizozteetatik eratorritakoa). Tenperatura hotzak behar ditu eta ondo hazten da elurtutako guneetan, baina itsas mailatik (eskualde hotzetan) 1000 metrora aurki daiteke, 1200-1600 metrora bere banaketaren hegoaldeko eskualdean.

Fenologia

Pinu gorriaren loreak udaberri erdialdera agertzen dira eta polinizazioa udaberri bukaeran ematen da. Pinaburuak udazkenean agertzen dira baina pinaziek bi urte behar izaten dituzte heltzeko.

Erabilera

Pinu gorriaren zura zelulosa egiteko erabiltzen da eta beraz, pinu honen landaketa handiak egin dira. Finlandian eta Eskandinavian pinu honen erretxina izugarri erabili zen aro pre-industrialean zehar eta egun, oraindik badira alkaterna ekoizle batzuk ere. Pinu hau ere trementina iturri bezala ere erabili da. Pinu gorriaren egurra marroi-gorrixka da eta eraikuntza lanetan erabiltzen da.

Espezieen arteko elkarrekintzak

Pinu gorriak eratutako basoak nahiko desberdinak izaten dira latitudearen arabera. Esate baterako, ipar Europan baso mistoak eratzen ditu Picea abies, Juniperus communis, Betula pendula, Sorbus aucuparia, Populus tremula eta zur gogorreko beste zenbait espezierekin. Europa erdialde eta hegoaldean Pinus nigra, Pinus uncinata, Pinus peuce eta Pinus cembra-rekin aurki daiteke. Azkenik, ekialdean, Pinus sibirica-rekin eratzen ditu basoak.

Pinu honek gainera, bizkarroi ugari izan ohi ditu, onddoen artean arruntenak Armillaria mellea, Armillaria tabescens eta Fomitopsis pinicola; eta intsektuen artean, Pineus pini, Cedrobium sp. eta Nysius sp. afidoak, eta Thaumetopoea pityocampa edo pinu-beldarra. Mihura (Viscum album) ere pinu gorriaren adarretan hazi ohi da.

Erreferentziak

  • Edukiaren zati bat EuskalNatura.eus webgunetik hartu da, copyrightaren jabeak onartu baitu hango testu-edukiak Euskarazko Wikipedian CC BY-SA 3.0 ES Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratzea, baldin eta iturria aipatzen bada (ikusi eztabaida orria).
  1. Conifer Specialist Group (1998). {{{title}}}. 2006. IUCN Red List of Threatened Species. IUCN 2006. www.iucnredlist.org. Jaitsiera data: 2006ko maiatzak 12.
  2. Prus-Glowacki, W.; Stephan, B. R.. (1994). «Genetic variation of Pinus sylvestris from Spain in relation to other European populations» Silvae Genetica (43): 7-14..

Kanpo estekak

  • EuskalNatura. CC-BY-SA lizentzia
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q133128
  • Commonscat Multimedia: Pinus sylvestris / Q133128
  • Wikispecies Espezieak: Pinus sylvestris

  • Identifikadoreak
  • BNF: 12254537h (data)
  • GND: 4188986-1
  • LCCN: sh85118798
  • NKC: ph202627
  • AAT: 300343781
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Datu taxonomikoak
  • BioLib: 2312
  • Dyntaxa: 222163
  • EOL: 1059929
  • Fl. China: 200005358
  • GBIF: 5285637
  • GRIN: https://npgsweb.ars-grin.gov/gringlobal/taxonomydetail.aspx?id=28552
  • IPNI: 263353-1
  • ITIS: 183389
  • UICN: 42418
  • NCBI: 3349
  • PlantList: kew-2562297
  • W3TROPICOS: 24900220
  • USDA Plants: PISY
  • VASCAN: 7196
  • Medikuntzako identifikadoreak
  • MeSH: D041605
  • Kimikako identifikadoreak
  • UNII: VP00HZL9IC
  • Wd Datuak: Q133128
  • Commonscat Multimedia: Pinus sylvestris / Q133128
  • Wikispecies Espezieak: Pinus sylvestris
  • i
  • e
  • a
Euskal Herriko zuhaitzak (autoktonoak)
Pinazeoak :
Larizio pinua (Pinus nigra)

Itsas pinua (Pinus pinaster)Intsinis pinua (Pinus radiata) • Pinazi-pinua (Pinus pinea) • Pinu gorria (Pinus sylvestris)Mendi-pinua (Pinus uncinata)Alepo pinua (Pinus halepensis)Izei gorria (Picea abies) • Izei zuria (Abies alba)Nordmann izeia edo Kaukasoko izeia (Abies nordmanniana) • Himalaiako zedroa (Cedrus deodara) • Atlasko zedroa (Cedrus atlantica) • Europar laritza edo Alertzea (Larix decidula)
Kupresazeoak :
Altzifre arrunta edo Nekosta arrunta (Cupressus sempervirens) • Monterreyko nekosta (Cupressus macrocarpa) • Lawson altzifrea edo Lawson nekosta (Chamaecyparis lawsoniana) • Ipar-ipurua edo Ipar-orrea (Juniperus communis)Hego-ipurua edo Hego-orrea (Juniperus oxycedrus)Intsentsu-sabina edo Intzentsu-miterra (Juniperus thurifera)Mendebaldeko tuia (Thuja occidentalis)
Fagazeoak :
Haritz kanduduna (Quercus robur)Haritz kandugabea (Quercus petraea)Zingira-haritza (Quercus palustris) • Artea (Quercus ilex)Artelatza (Quercus suber)Erkametza (Quercus faginea)Ametza (Quercus pyrenaica)Ametz ilaunduna edo Haritz ilaunduna (Quercus pubescens)Pago arrunta (Fagus sylvatica)Gaztainondoa (Castanea sativa)
Juglandazeoak :
Intxaurrondo arrunta (Juglans regia)
Oleazeoak :
Lizar arrunta (Fraxinus excelsior)Lizar hostotxikia (Fraxinus angustifolia)Olibondoa (Olea europaea)Gartxu hostozabala (Phillyrea latifolia) • Gartxu hostoestua (Phillyrea angustifolia) • Beltxale japoniarra edo Arbustu japoniarra (Ligustrum japonicum) • Arbustu japoniarra Aureum (Ligustrum ovalifolium)
Ulmazeoak :
Zumar hostozabala (Ulmus glabra)Zumar hostotxikia (Ulmus minor)
Taxazeoak :
Hagin arrunta (Taxus baccata)
Morazeoak :
Pikondoa (Ficus carica)
Betulazeoak :
Urki zuria edo Urki iletsua (Betula pubescens)Urki dilindaria edo Urki zilarkara (Betula pendula)Hurritza edo Hurrondoa (Corylus avellana)Haltz beltza (Alnus glutinosa)Xarma arrunta (Carpinus betulus)
Salikazeoak :
Makal beltza (Populus nigra)Italiako makala (Populus nigra italica) • Lertxuna (Populus tremula)Zurzuria edo Zumartxuria (Populus alba)Zume negartia (Salix babylonica) • Ahuntz-sahatsa edo Sahats hosto-beltza (Salix caprea) • Zume zuria (Salix alba) • Zume adar-bihurria edo Txinako sahats bihurritua (Salix matsudana) • Sahats iluna (Salix atrocinerea) • Zume hauskorra (Salix fragilis)
Ezkiak edo Tiliazeoak :
Ezki hostozabala (Tilia platyphyllos) • Ezki ilauntsua edo Ezki zilarkara (Tilia tomentosa) • Ezki hostotxikia (Tilia cordata)
Astigarrak, Eiharrak edo Azerazeoak :
Astigar zorrotza (Acer platanoides) • Astigar arrunta (Acer campestre)Italiar iharra edo Eihar opalus (Acer opalus)Frantses iharra edo Eihar frantsesa (Acer monspessulanum)Lizar-astigarra edo Negundo astigarra (Acer negundo) • Astigar gorria (Acer rubrum) • Astigar zuria (Acer pseudoplatanus)
Hipikastanazeoak :
Indigaztainondoa (Aesculus hippocastanum)
Laurazeoak :
Ereinotza edo Erramua (Laurus nobilis)Gurbitza (Arbutus unedo)
Minosazeak :
Mimosa (Acacia dealbata)
Leguminosoak :
Japoniako sasiakazia edo Japoniar sofora (Sofora japonica) • Judasen arbola edo Amodio-zuhaitza (Cercis siliquastrum)
Errutazeoak :
Laranjondoa (Citrus sinensis)
Tamarikazeoak :
Frantses milazka edo Tamariz arrunta (Tamarix gallica) • Zingira-nekosta (Taxodium distichum)
Sekuoiak :
Sekuoia erraldoia (Sequoiadendron giganteum) • sekuoia luzea edo sekuoia gorria (Sequoia sempervirens)
platanazeoak :
Platano arrunta edo Alboa (Platanus acerifolia)
Ginkoazeoak :
Ginkgoa (Ginkgo biloba)
Litrazeoak eta mirtazeoak :
Indimitrea, Jupiterren zuhaitza edo Indietako lilia (Lagerstroemia indica) • Tutu-eskuila (Callistemon sp.)
Malbazeoak :
Siriako arrosa (Hibiscus syriacus) • Irasagarrondoa (Cydonia oblonga)
Teazeoak eta anakardiazeoak :
Japoniako kamelia (Camellia japonica) • Legeltxorra (Pistacia lentiscus)
Zerzidifilazeoak :
Katsura (Cercidiphyllum japonicum)
Bignoniazeoak :
Ameriketako katalpa arrunta (Catalpa bignonioides)
Magnoliazeoak :
Tulipa-arbola (Liriodendron tulipifera) • Magnolia lorandia (Magnolia grandiflora) • Soulange magnolia (Magnolia soulangeana) • Intxaurrondo beltza (Juglans nigra)
Hamamelidazeoak :
Likidanbarra edo Estorake arbola (Liquidambar styraciflua) • Pertsiako parrotia edo Burdin arbola (Parrotia persica)
Apozinazeoak :
Heriotzorria edo Adelfa (Nerium oleander)
Anakardiazeoak :
Ahuntzadarra (Pistacia terebinthus)
Mirtazeoak :
Eukalipto urdina (Eucalyptus globulus)
Buxazeoak :
Ezpel arrunta (Buxus sempervirens)
Errosazeoak :
Madariondo arrunta edo Udareondo arrunta (Pyrus communis) • Txinako udareondoa (Pyrus calleryana) • Sagarmina, Sagarrondo makatza edo Txori-sagarra (Malus sylvestris) • Sagarrondo loreduna (Malus perpetu evereste) • Arbendolondoa, Almendrondoa edo Amamdaondoa (Prunus dulcis)Basagereziondoa (Prunus avium)Gerezi-aranondoa (Prunus cerasifera) • Otsagereziondoa (Prunus padus)Portugalgo erramua (Prunus lusitanica)Prunus amanogawaJaponiako mizpirondoa (Eriobotrya japonica) • Elorri zuria (Crataegus monogyna)Elorri beltza (Prunus spinosa)
Palmazeoak :
Kanariar palmondoa (Phoenix canariensis) • Txinako palmondoa edo Kalamu-palmondoa (Trachycarpus fortunei)
Akifoliazeoak :
Gorostia (Ilex aquifolium)Urre-koloreko gorostia (Ilex aquifolium aureomarginata)
Erranunkulazeoak :
Aihena (Clematis fammula) • Aihenzuria edo Ezkabia-belarra (Clematis vitalba)
Papilionazeoak :
Sasiakazia (Robinia pseudoacacia)
Kornazeoak :
Zuhandor arrunta (Cornus sanguinea)
Zelastrazeoak :
Basaerramu europarra (Euonymus europaeus)
Erramnazeoak :
Txorbeltza edo Karraskila (Rhamnus alaternus) • Hesilaharra (Rhamnus cathartica)Zumalakarra (Frangula alnus)
Kaprifoliazeoak :
Intsusa beltza (Sambucus nigra)
Kaesalpiniazeoak :
Algarroboa (Ceratonia siliqua)
Bitazeoak :
Mahatsondoa (Vitis vinifera)
Simaroubazeoak :
Ailantoa (Ailanthus altissima)
Elaeagnazeoak eta Cannabazeoak :
Olibo zumea (Elaeagnus angustifolia)Lupulua (Humulus lupulus)
Ulmazeoak :
Almeza edo Basaka (Celtis australis)
Errosazeoak :
Otsalizarra (Sorbus aucuparia) • Gurbea (Sorbus domestica) • Basagurbea edo mazpila (Sorbus torminalis)

Hostazuria (Sorbus aria)
Euskal Herriko zuhaitzak, Fernado Pedro Pérez, Bilbao : Iraungitzeko Zorian Dauden Espezieak Defendatzeko Elkargoa, 2003. ISBN 84-932684-4-5
Euskal Herriko zuhaitz autoktonoak, Fernado Pedro Pérez, Eusko Jaurlaritza, 2014ko ekaina.