Sagasti-ardagai
Sagasti-ardagaia | |
---|---|
![]() ![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Hymenochaetales |
Familia | Hymenochaetaceae |
Generoa | Phellinus |
Espeziea | Phellinus pomaceus Maire, 1933 |
Sagasti-ardagaia (Phellinus pomaceus) Hymenochaetaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria, bere haragia gogorregia da.
Deskribapena
Kapela: Zirkuluerdi formakoa, ungulatua, 2 eta 6 cm artekoa, diametro txikiko adar batean finkatzen bada, batzuetan inguratu egiten du. Gris kolorekoa, arrexkarako joerarekin adinaren arabera, matea, zahartzean belztu eta pitzatu egiten da.
Tutuak: Hainbat geruzatan 2 eta 4 mm arteko luzerakoak, arre-lehoi kolorekoak.
Poroak: Oso txikiak, 0,1 eta 0,2 mm bitartekoak, biribilak.
Haragia: Gogorra, kanela kolore argikoa.[2]
Etimologia: Phellinus terminoa grekotik dator, kortxozkoa esan nahi duen "phellinos" hitzetik.
Jangarritasuna
Gogorra delako, ezin da jan.
Nahasketa arriskua
Betik handiagoa den Phellinus igniarius delakoarekin. Baita Phellinus nigricans espeziearekin ere, honek azal gogorra, beltza eta distiratsua ditu.
Sasoia eta lekua
Phellinus generoko guztiak bezala, urtekoa da, ez urtarokoa. Fruta arboletan, gereziondoetan Aranondoetan, almendrondoetan eta abarretan.[3]
Banaketa eremua
Ipar Amerika, Europa, Errusia, Japonia, Kazakhstan, Kaukasia.
Galeria
Erreferentziak
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 619 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 417 or. ISBN 84-505-1806-7..
Kanpo estekak
Autoritate kontrola |
---|
Datuak: Q1027046
Multimedia: Phellinus pomaceus / Q1027046
Espezieak: Phellinus pomaceus