Karakala

Karakala

Irudi gehiago

Erromatar enperadorea

198 - 217ko apirilaren 8a
← Septimio Severo - Makrino →
Antzinako Erromako senataria



Erromako kontsula

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLucius Septimius Bassianus
JaiotzaLugdunum, 186ko apirilaren 4a
HeriotzaHarran, 217ko apirilaren 8a (29 urte)
Hobiratze lekuaSant'Angelo gaztelua
Heriotza moduagiza hilketa: labankada
Familia
AitaSeptimio Severo
AmaJulia Domna
Ezkontidea(k)Fulvia Plautilla (en) Itzuli
Bikotekidea(k)
ikusi
  • Julia Soemias
    Julia Mamea
Seme-alabak
ikusi
  • Aurelia Antonina (en) Itzuli
    Heliogabalo
    Alexandro Severo
Anai-arrebak
ikusi
  • Geta
    Septimia Major (en) Itzuli
    Septimia Minor (en) Itzuli
LeinuaSeverar leinu
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta monarka
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaAntzinako Erromako erlijioa

Find a Grave: 35109436 Edit the value on Wikidata

Marko Aurelio Karakala (latinez Marcus Aurelius Antoninus Caracalla; Lugdunum, 186ko apirilaren 4a - Harran, 217ko apirilaren 8a) erromatar enperadorea izan zen, 211tik hil zen arte. Karakala goitizena jaso zuen izen horretako galiar tunika txanoduna janzten zuelako.

Bizitza

Septimio Severo enperadorearen semea zen. Zazpi urte zituenean zesar izendatu zuten, eta augusto 198an. Aita hiltzean, 211n, bere anaia Getarekin batera izendatu zuten enperadore baina hurrengo urtean hil zuen anaia[1]. Jarraian, Getaren lagun eta aldeko gehienak jazarri eta hilarazi zituen, eta Senatua behartu zuen anaiaren aurkako damnatio memoriae bat agertu zezan. Dion Kasio historialariaren arabera, 20.000 bat lagun hil ziren errepresioaren ondorioz[2].

Legioaren eta Pretoriar Guardiaren atxikimendua ziurtatzeko, soldatak ikaragarri igo zizkien soldaduei[3]. 212. urtean sinaturiko Constitutio Antoniana izeneko ediktuaren bitartez, erromatar hiritartasuna eman zien inperioko biztanle libre guztiei[1], askatutako esklabuei barne, era horretan estatuak zerga-ordaintzaile gehiago izanen zuelako. Zilarraren balioa %25 murriztu zuen, legioak ordaindu ahal izateko, eta zergak handitu zituen.

Monumentu ugari eraiki zuen, bere izena daramaten Erromako bainuak besteak beste[1]. Karakalaren Termen hondakinak oraindik ikus daitezke. Alexandro Handia miresten zuen, eta haren haragitzetzat hartzen zuen bere burua. 213an, alaman tribuen aurkako kanpaina arrakastatsua egin zuen. 214an, Alexandroren ildoari jarraituz, Mazedonia korritu zuen, 16.000 laguneko falangea errekrutatzeko[3]. 215ean, Alexandriara joan zen, Alexandroren hilobia bisitatzera; ondoren, ordea, hiria harpilatu eta gazte gehienak hilarazi zituen[4][3].

Alexandro Handiak egin zuen bezala, Persia konkistatzera deliberaturik, 217an Partiar Inperioaren kontra borrokatzera abiatu zen. Apirilaren 8an, gernu egiteko gelditu zenean, Julius Martialis izeneko laguntzaile batek hil zuen. Hiltzailea ihes egiten saiatu zen, baina berehala hil zuten. Karakalaren ondorengoa Makrino izan zen, Pretoriar Guardiako burua.

Erreferentziak

  1. a b c Karakala, Marko Aurelio. Lur hiztegi entziklopedikoa, Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentzia (Noiz kontsultatua: 2017-3-13).
  2. Goldsworthy, Adrian Keith. How Rome Fell: Death of a Superpower. Yale University Press, books.google.es (Noiz kontsultatua: 2017-3-12).
  3. a b c Bunson, Matthew. Encyclopedia of the Roman Empire. 94-95. orrialdeak, books.google.es (Noiz kontsultatua: 2017-3-13).
  4. Caracalla, Antonino Basiano. Emperador de Roma (188-217). mcnbiografias.com (Noiz kontsultatua: 2017-3-13).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Karakala Aldatu lotura Wikidatan
  • i
  • e
  • a
Erromatar eta bizantziar enperadoreak
Printzerria
27 BC – 235 ADKrisialdia
235–284Dominatua
284–395
Mendebaldeko Inperioa
395–480
Ekialdeko/
Bizantziar Inperioa
395–1204
Nizeako Inperioa
1204–1261Ekialdeko/
Bizantziar Inperioa
1261–1453
Letra etzanean usurpatzaile edo enperadorekideak.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1446
  • Commonscat Multimedia: Caracalla / Q1446

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 88672215
  • ISNI: 0000000109228229
  • BNE: XX1459594
  • BNF: 11967505w (data)
  • CANTIC: a11113649
  • GND: 118667041
  • LCCN: n82207265
  • NKC: jx20140704001
  • NLA: 35761132
  • SUDOC: 027685144
  • ULAN: 500354876
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 01256/eu_c_0267/c0267
  • DBE: url
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q1446
  • Commonscat Multimedia: Caracalla / Q1446