Maximino Trax

Maximino Trax

Irudi gehiago

Erromatar enperadorea

235eko martxoaren 20a - 238ko ekainaren 1a
← Alexandro Severo - Pupieno, Balbino →
Antzinako Erromako senataria

Bizitza
JaiotzaTrazia, 173
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaAquileia, 238ko maiatzaren 10a (64/65 urte)
Heriotza moduagiza hilketa
Familia
AmaAbaba
Ezkontidea(k)Caecilia Paulina (en) Itzuli
Seme-alabak
ikusi
  • Gaius Julius Verus Maximus (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Irakaslea(k)Titianus the Younger (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta soldadua
Lantokia(k)Trazia eta Antzinako Erroma
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaAntzinako Erromako erlijioa

Find a Grave: 35377043 Edit the value on Wikidata

Maximino Trax (latinez: Caius Julius Verus Maximinus; 173238) erromatar enperadorea izan zen 235tik hil zen arte. Jatorri germaniarra zeukan lehen enperadorea izan zen, baita Erroman egon ez zen lehenengoa ere. Haren gobernuak III. mendeko krisialdiari hasiera eman zion.

Trazia probintzian jaioa, (horregatik Trax goitizena jaso zuen) aita godoa eta ama alanoa ziren. Tamaina handikoa, oso indartsua omen zen. Septimio Severoren agintaldian sartu zen armadan, baina Alexandro Severok eman zion aupada karrera militarrean.

Maximo Panoniako armaden burua zen. Gerra ekiditearren Alexandro Severok alamanei ordaindu behar izateak haserrarazi zituen soldaduak. Matxinatutakoan, Maximinok enperadorea eta ama hil zituen Mainz hirian 235ean. Pretoriar Guardiak enperadore izendatu zuen orduan. Senatuak onartu behar izan zuen, nahiz eta hain maila sozial baxuko enperadorea oso gustuko ez izan.

Maximinok gogor ekin zion nobleziaren kontra, batez ere haren aurka konspiratzen zirenean. Izan eren, Rhin ibaiaren inguruko kanpainan, ofizial batzuek, senatarien onespenarekin, zubi bat suntsitu zuten Maximino beste ertzean utzi gera zedin. Magno senataria zen enperadorea bihurtzekoa. Nolanahi ere konspirazioa aurkitu zen eta Maximinok konspiratzaileak hil zituen.

Beste behin, Mesopotamiako arkulariak saiatu ziren Maximino hiltzen. Baina arkularien buruak asmo horiek Maximinori jakinarazi zizkion eta konspirazioa bertan behera geratu zen.

Alexandro Severoren kristauekiko politika ere irauli zuen Maximinok. Izen ere, kristauak gogor jazartzeari ekin zion, Estatuaren etsaiak zirelakoan. Bi aita saintu, Pontziano eta Antero izenekoak, martir hil omen ziren.

Maximinoren lehendabiziko kanpaina alamanen kontrakoa izan zen. Erromatar asko hil baziren ere, garaipena eskuratu zuen gaur egungo Baden-Württembergen ondoko paduran. Germanicus Maximus goitizena jaso zuen orduan Maximinok. Germaniako muga segurtaturik, negua Panonia probintzian (gaur egungo Serbia iparraldean) eman zuen, daziarren eta sarmatiarren aurkako borrokan.

Maximinok soldaduei soldata bikoiztu zien. Gerra etengabe egiten zuenez, zergak handitu behar izan zituen. Zerga-biltzaileek bortizkeria erabili zuten, batez ere goi-mailakoekin. Horrelako kasu batek matxinada eragin zuen Afrika probintzian. Matxinoek probintziako gobernaria Gordiano I eta haren semea Gordiano II aldi bereko enperadoreak izendatu zituzten.

Erromako Senatuak bat egin zuen hasiera batean, baina matxinadak indarra galdutakoan bi senatari hautatu zituen aldi bereko enperadore, Pupieno eta Balbino. Erromako zati batek Gordianoren biloba, Gordiano III izenekoa, hobesten zuenez, borrokak kaleetara hedatu ziren.

Maximinok Erromara jo zuen, baina bideko Aquileia hirian haren armadek, goseteak eta gaixotasunak eraginduta, hiria eraso zuten ateak itxi zizkielako. Hori zela eta armada matxinatu zen eta Maximino zein ministroak hil zituen. Haien buruak lantzetan ipinita eraman zituzten Erromara. Hor, Senatuak Gordiano I.aren 13 urteko biloba hautatu zuen enperadore.


  • i
  • e
  • a
Erromatar eta bizantziar enperadoreak
Printzerria
27 BC – 235 ADKrisialdia
235–284Dominatua
284–395
Mendebaldeko Inperioa
395–480
Ekialdeko/
Bizantziar Inperioa
395–1204
Nizeako Inperioa
1204–1261Ekialdeko/
Bizantziar Inperioa
1261–1453
Letra etzanean usurpatzaile edo enperadorekideak.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maximino Trax Aldatu lotura Wikidatan
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1777
  • Commonscat Multimedia: Maximinus I / Q1777

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 81149366313085602230
  • ISNI: 0000000081529563
  • BNE: XX827023
  • BNF: 12405455q (data)
  • GND: 118579452
  • LCCN: n80150062
  • NKC: xx0235968
  • SUDOC: 033159572
  • BIBSYS: 90311729
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • DBE: url
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q1777
  • Commonscat Multimedia: Maximinus I / Q1777