Gangliosido

Gangliosidoa.

Gangliosidoak oligosakarido multzo bat duten glukolipidoak dira. Nerbio-sistema zentraleko zeluletan oso ugariak dira.

Egitura eta motak

Gangliosidoak zeramidaz (esfingosina + gantz-azidoa), oligosakarido batez eta azido sialikoz osaturik daude. Azido sialiko hau amino talde bat duen azukre azidoa da. Azido sialiko ugariena Azido N-Azetilneuraminikoa da (NANA). Molekula anfipatikoa da.

60 gangliosido desberdinetatik gora identifikatu dira dagoeneko.

Garrantzi biologikoa

Nerbio-sistema zentraleko zeluletan aurkitzen dira eta bertan mintzeko lipidoen %6a osatzen dute[1]. Zelula mintzen kanpoaldeko geruzan kokatzen dira eta gangliosidoen buru polarrak hormona glikoproteiko zehatz batzuen errezeptoreak dira.

Historia

Ernst Klenk zientzilari alemaniarrak isolatu zituen aurrenekoz 1942 urtean. Garuneko ganglioen zeluletan aurkitu zituenez gangliosido izena eman zien[2].

Erreferentziak

  1. Stryer, Lubert. (1975). Biosynthesis of Macromolecular Precursors. W H Freeman & Co, 486 or. ISBN 0-7167-0174-X..
  2. «Gangliosides, structure, occurrence, biology and analysis» web.archive.org 2009-12-17 (Noiz kontsultatua: 2018-12-22).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q419287
  • Commonscat Multimedia: Gangliosides / Q419287

  • Identifikadoreak
  • BNF: 12046937j (data)
  • LCCN: sh85053023
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Medikuntzako identifikadoreak
  • MeSH: D005732
  • FMA: 82816
  • Kimikako identifikadoreak
  • ChEBI: 28892
  • KEGG: C01808
  • Wd Datuak: Q419287
  • Commonscat Multimedia: Gangliosides / Q419287


Lipidoak
Osagaiak
Gantz azidoak
Aseak: butirikoa (4:0) • kaprikoa (10:0) • laurikoa (12:0) • miristikoa (14:0) • palmitikoa (16:0) • estearikoa (18:0) • arakidikoa (20:0)
Asegabeak: miristoleikoa (14:1) • palmitoleikoa (16:1) • oleikoa (18:1) • linoleikoa (18:2) • linolenikoa (18:3), (α eta γ) • punizikoa (18:3) • arakidonikoa (20:4)
Beste batzuk
Lipido
saponifikagarriak
Gangliosidoak • GlobosidoakLipopolisakaridoakZerebrosidoak
Lipido
saponifikaezinak
Terpenoak
(+ terpenoideak)